PROIEKTUAK

"Nafarroako Pirinioak, ekintzailetza eraldatzaileko ekosistema" jardunaldiak

Deskribapena

"Nafarroako Pirinioak, ekintzailetza eraldatzaileko ekosistema" jardunaldiak martxoaren 24tik 27ra egingo dira Ezkarozen, Auritzen eta Aurizberrin. 112 pertsonak hartuko dute parte. Pirinioak ekintzailetza eraldatzaileko ekosistema hau sortzeko erreferente gisa ikustearren, jardunaldi batzuk antolatu dira. Jardunaldi horietan, taldearen eta komunitatearen garrantzia erakutsi nahi da, benetako beharrei irtenbide zehatzak emateko.

Jarraipena hurrengo urteetan

Ez

Erakunde arduraduna

Nasuvinsa

Helburuak

  • Pirinioko komunitatea erreferente bihurtzea, erronka demografikoari ekiteko aukera emango duen ekimen-ekosistema eraldatzailea sortzeko.
  • Ekintzailetza eraldatzaileko ekosistema hori garatzea ahalbidetuko duten palanka indartzaileak sortzean, kolektiboek eta komunitateek duten garrantzia sartzea:
    • Azpiegiturak (eskaera zehatzetarako erabiltzen ez diren ekipamenduak)
    • Emozionala (identitatea/errotzea)
    • Erreleboa (lan-baldintzak/bizi-kalitatea)
    • Ekonomia soziala

Aurrekontua

18.469,00€

Hasiera

2022/01/01

Bukaera

2022/04/30

Betearazpen-egoera

Eginda
Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo