Nafarroako Gobernuak Pirinioetan, Nasuvinsa sozietate publikoaren bidez, sustatu duen alokairuko etxebizitza birgaitzeko eta sustatzeko politikaren ondorioz, Auritzen, Aurizberrin, Jaurrietan eta Erronkarin udal titulartasuneko eraikinak osorik zaharberritu dira. Horrela, alokairu babesturako 13 etxebizitza lortu dira, batez ere gazteentzat, Pirinioetako Planeko landa-inguruneko despopulazioaren fenomenoa arintzeko.
- Alokairu babestuko etxebizitzak merkatura ateratzea
- Pirinioetan populazioa atxiki eta finkatzea
- Erabiltzen ez diren udal-eraikinak birgaitzea