ALBISTEAK

Bortuetako Euskalkien Foroak Pirinioko euskaren egoera aztertuko du

2021ko apirilaren 13

Bortuetako Euskalkien Foroak Pirinioko euskaren egoera aztertuko du

Gu Pirinioko uskara lan-taldeak antolatuko du, apirilaren 25ean Ariben, jardunaldia, izan ere, kezkatuta daude Pirinioko euskarekin, egoera larrian baitaude. Euskara lan-taldeak hausnarketa prozesu bat abiatu du euskalkiak bistaratzeko. Horretarako, Foroa baliatuko dute, uskarei eman beharreko trataeren eta erabileren inguruko iritziak jasotzeko. Bertan, interesgarri eta gakoak izan daitezkeen eztabaidagaiak planteatuko dituzte: Ibar bakoitzaren egoeraren araberako trataera eman beharko litzaieke euskalkiei? Jendeak ikasi beharko luke bere herrikouskara?  Hizkuntza bizirik segitzeko eskolak jaso beharko lituzkete herritarrek? Hauek dira, besteak beste, jorratuko diren gaiak.


Saioa dinamizatzeko kanpo-laguntza izanen dute Prometearen eskutik. Parte-hartze prozesu eta saioen diseinu eta dinamizazioan eskarmentua duen lantaldea da, eta beraien papera izanen da saioan kalitatezko elkarrizketa ahalbidetuko duen metodologia definitu eta horren gidaritza egitea, antolatzaile-lantaldearekin koordinatuta. Gainera, saioak emandakoa txosten batean bilduko da.


Gaiarekin kezka eta interesa duen herritar eta euskaldun orok parte har dezake Bortuetako Euskalkien Foroan, zenbat eta ikuspegi gehiago, orduan eta aberasgarriagoa izanen baita topaketa. Parte hartu nahi baduzu, izena eman  info@gupirinioa.eus helbidera idatziz.

 


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo