Kanaldude telebistako komunikazio arduraduna.
Kanaldude, Ipar Euskal Herriko euskarazko telebista parte-hartzailea, Bidarraien (Baxe Nafarroan) kokatua da. Lurraldeko telebista bat, non eta dinamika lokalak eta lurraldeen arteko trukaketak argitan ezartzen dituena, hurbileko informazio sozial bat eskainiz.
Ondarearen eta sorkuntzaren arteko loturaz etengabeko gogoeta bat eramaten duen telebista bat. Sorkuntza herrikoiak hurbiletik segituz, programen ekoizpenean herritarrei leku garrantzitsu bat emanez.
Hori bera saiatuko gara lantzen, txikitasunetik eta tokian tokitik nola garatu dugun gure proiektua erakutsi eta bere indarguneak azaleratzen joan. Ekoizpen propiotik hasita eta komunitatearen parte-hartzearekin komunikazioaren alorrean bizi proiektuak gauzatzea posiblea dela erakusteko.