JARDUNALDIAK

Komunikazioa gure gizartearen, bere antolaketaren, bere balioen eraketaren eta  bere erronken oinarrian dago. Komunikaziorik gabe, gaur egun ezagutzen dugun gizartea ez ezik, norbanakoaren eta taldeen askatasun-atariak mugatuta egongo liratezke.

Hedabideek guk ezagutzen ditugun moduko gizarte demokratikoak eraikitzen lagundu digute. Trantsizio horretan, autoritarismoetatik gaur egunera arte, komunikabide orokorrek hartu dituzte protagonismoa eta baliabideak, baina egia da, halaber, toki komunikabideak ere beharrezkoak izan direla.

Tokiko kazetaritzak, generalistek bezala, ongizate-estatuari eusten dioten gizarte-balio berriak errotzen lagundu du. Baina informazio hurbiltasunak ematen duen enpatiaren eta inguruneak dagokion gizarte txikiarekin duen inplikazio logiko eta beharrezko baten bidez egin du.

1980ko hamarkadan arrakasta handia izan zuten tokiko komunikabideek, komunitate inplikatuak sortu dituzte haien inguruan, eta, beren atalaiatik, komunitate horien eta haien proiektuen balioen berri eman dute. Errealitate horrek, gainera, aniztasun handiagoa ekarri dio gure gizarteari.

Hala, enpatizatzeko beste informazio-mota bat behar duten gizarteen elementu kohesionatzaile bihurtzen dira. Zuzeneko lankidetza baten bidez elikatzen diren gizarteak, tokiko kazetaritza benetako genero bihurtzen dutenak.

Baina gizarte-lan horretatik eta komunikabide guztientzat zaila den XX. mendearen amaieratik haratago, gaur egun, iraultza digitalarekin, merkatu-hobi hori berrindartu egiten du, enplegu-modu berriak eta garapen ekonomiko eta, beraz, lurralde-garapenerako aukera berriak emanez.

Landa-eremutik hiri-eremura, tokiko hedabideak komunikazioaren, hau da, gure gizarte modernoetan saihestezintzat hartzen den zutabe horren parte dira. Beraz, onartu eta babestu egin behar dira.

Zentzu horretan, tokiko erakundeen parte hartzearen beharra nabarmena da, euren bizilagunei eskuragarri dituzten zerbitzu eta eskubideak helarazteko: bai inguruko komunikabideei balioa emanez, bai zuzeneko lankidetzaren bitartez.

Baina egia da tokiko komunikabideak ere nideragarritasun bide berriak irekitzen ari direla teknologia berrien bidez. Eduki berriak eta publizitate-modu berriak errealitate bat dira dagoeneko, kazetaritza honi aire eta baliabide berriak ematen dizkiona.

Alde horretatik, jardunaldi hauek beren eginkizun sozial eta ekonomikoa balorean jarri nahi dute.; tokiko komunikabideen antolaketari eta bideragarritasunari buruzko proiektu eta ideia berriak azaldu; eta, batez ere, protagonistak harremanetan jarri lankidetza-bide berriak bilatzeko asmoz.

Hori guztia despopulazio nabarmena duen landa eremua den Nafarroako Pirinioen testuinguruan zeinak, lurraldearen errealitateari balio handia ematen dioten hainbat komunikabide dituen. Irati Irratiak eta Mendixut aldizkariak, Nafarroako Gobernuarekin batera, beren proiektuei bultzada emateko ilusioarekin garatzen dituzte jardunaldi hauek, baita Pirinioetako Plana garatzen laguntzeko eta tokiko kazetaritzari aire berri eta ilusionagarriak emateko ere.

Izan ere, azken batean, nork kontatuko du gure hurbileko errealitatea, eguneroko bizitzan gehien eragiten diguna, tokiko komunikabideak ez badira?
Landa-eremuan kokatutako toki kazetaritzaren inguruko jardunaldi hauetan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu. Izan ere, bi errealitateek behar bera dute: beren bizitzaren etorkizun seguruari begiratzen dion gizarte batez elikatzen jarraitzea.

Jardunaldien kartela deskargatu

Financiado por la Unión Europea Nafarroako Gobernua Irati Irratia Mendixut Gu Pirinioa Lursarea Cederna Garalur Mesa del Pirineo