HIZLARIAK

Alfredo Casares

Iruñean 1968ko martxoaren 9an jaiotako Alfredo Casares Kazetaritza Eraikitzailearen institutuko zuzendaria da, komunikazio sozial eraldatzailearen aldeko mugimendu baten buru den erakundea, etorkizunari eta konponbideei begira, entzumen eta elkarrizketan oinarritua. Institutuak aholkularitza, prestakuntza eta mentoria eskaintzen die hedabideei, unibertsitateei, gizarte-erakundeei, enpresei eta erakunde publikoei. 300 profesional baino gehiago gaitu ditu kontakizunen aldaketan.

Aimar Gutiérrez Bidarte

Aiaraldea Komunikabide Faktoriako partaidea.

Aiaraldea Komunikabide Faktoria 2010eko apirilaren 17an sortu zen, euskarazko komunikazioa sustatzeko helburuarekin. Hastapenetatik izan da, komunikabide komunitarioa, euskaratik eta euskaraz, multimedia euskarri anitzetan tokiko informazioa denon eskutik denon eskura jartzeko xedez.

Aner Ansorena

Hauda komunikazio estrategikoko aholkularitza-enpresako sortzaile eta zuzendaria, EITBko analista politikoa eta Komunikazio Politikoko Elkarteko (ACOP) lurralde-ordezkaria eta batzorde profesionaleko kidea. Gaur egun, komunikazio-estrategiakdiseinatzen ditu Espainiako hainbat erakunde publiko eta politikorekin, etapolitikarien aholkularia da Haudan duen taldearekin batera. Hauteskunde-kanpainak zuzendu eta diseinatu ditu, emaitza oso onak lortuz etabezeroek aurkeztu ziren erakundeen buru izan daitezen.

Emilio Tereñes Castelao

Berrikuntza proiektuen garatzaile eta kudeatzailea, bereziki landa eremuetarako proiektu berritzaile eta estrategikoetan. “Aldea 0” ekimenaren barruan proiektuaren zati teknikoenak koordinatzeaz arduratzen da.

Guillermo López

Guillermo López Salvaje aldizkariaren zuzendaria da. Ingurumen Zientzietan lizentziaduna da, eta bere ibilbide profesionala komunikazio digitalaren eremuan garatu du agentzia eta hedabideetan, hala nola soitu.es, Remo, El País edo Univision. 2019an, pantailak paperez aldatzea erabaki zuen, eta crowdfunding arrakastatsu baten ondoren, Salvaje merkaturatu zuen.

Jose Manuel Irigoien Sanzberro

1963ko martxoaren 16an jaioa, Kazetaritzan lizentziatua da EHUn. Hurbileko komunikazioarekin zuen lotura 1983an hasi zen, Ttipi-Ttapan argitaratutako artikuluen bidez., Nafarroako ipar-mendebaldeko haranetan hiru hilean behin argitaratzen den euskarazko aldizkari bat, bertako eduki kultural eta kronikekin.

Mattin Troitiño

Kanaldude telebistako komunikazio arduraduna.

Kanaldude, Ipar Euskal Herriko euskarazko telebista parte-hartzailea, Bidarraien (Baxe Nafarroan) kokatua da. Lurraldeko telebista bat, non eta dinamika lokalak eta lurraldeen arteko trukaketak argitan ezartzen dituena, hurbileko informazio sozial bat eskainiz.

Sandra Goldaraz Molinet

Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.

25 urteko esperientzia du komunikazioaren sektorean, eta, bereziki, tokiko prentsan, argitalpenetan, komunikazio-kabinetean, marketin digitalean eta kudeaketan. Hainbat ikastaro egin ditu diseinu grafikoan, komunikazioan, marketin digitalean, kudeaketan, portavocian, argazkigintzan, berdintasunean eta abarretan.

Financiado por la Unión Europea Nafarroako Gobernua Irati Irratia Mendixut Gu Pirinioa Lursarea Cederna Garalur Mesa del Pirineo