BESTE PROTAGONISTA BATZUK

Oihana Lorea Zabaleguik eta Unai Irigarai Osesek osatzen dute ARTELAN, Oihanak 2011n sortutako Tokiko Garapen, Gizarte Ikerketa eta Herritar eta Gizarte Partaidetzari buruzko aholkularitza.

Artelanen dinamizazioa

Oihana Lorea Zabalegui

Oihana Lorea Zabalegui

Sortzaileak honako proiektu hauen arduraduna da: Energia Trantsizioari eta Energia Komunitateak sortzeari buruzko parte-hartze prozesu herritarrak; Toki Garapeneko eta Plangintza Sektorialeko Estrategiak sortzekoak; Espazio publikoen erabilerakoak; Gazteria alorrekoak; Politika publikoakokoak; Parte-hartutako Diagnostikoak eta Komunitate eta Landa Garapeneko Prozesuak, osasun komunitarioaren sustapenarekin, generoarekin, aisialdiarekin eta abarrekin zerikusia dutenak.

EHUko Gizarte Lanean diplomatua eta UHUNen Bitartekaritzan aditua. Gainera hainbat arlo zein metodologietan trebatzen joan da, UCMk garatutako Parte hartzeko metodologiak landa-garapenaren esparruan, COLSOCPONAk emandako Ekintza parte-hartzailearen ikerketa, NUPek, UNAVek, EMEPek. eskainitako Gizarte Ekintza eta Garapen Komunitarioa, eta baita generoan trebatu da ere, Berdintasun Ministerioaren EVIren eskutik.

Pertsonek eta taldeek beren eraldatze-prozesuak zuzentzeko duten gaitasunaz eta motorra barnekoa denean emaitzen ziurtasunaz jabetuta, hura lortzen laguntzen, gaitzen eta errazten du. Pertsonen alde eta pertsonentzat lan egiten du, prozesuak eta erabakiak taldean eta horizontalki hartzeko aukera gisa hobetsiz. Parte-hartzea erabakiak modu kolektiboan hartzera eramanen duen gaitasuna eta talde lana bezala ulertzen du. Talde-lanean sinesten du eta konfiantza du, helburu bera duten jakintza kolektiboak sortzeko jakintza eta gaitasun indibidualak txertatzen.

ARTELAN da bidean hartu dituen kezkak, esperientziak eta nahiak iraultzeko tokia. Biztanleriarekin lan egitea oinarri eta prozesua proiektuen eragile gisa.

Unai Irigarai Osés

Unai Irigarai Osés

NUPen Soziologia Egokituan graduatua den Unai Irigarai Osesek Trantsizio Energetikoen eta Komunitate Energetikoen eraketa ekarri duten herritar prozesu partehartzaileetan eskarmentua duen laguna dugu, esaterako Azkaraten, Larraian, Sartagudan sorturikoak eta baita Espazio Publikoen erabileraren ingurukoak, Gazteria, Politika publikoak, ere, ahaztu gabe Osasunaren, Gazteriaren, Etxebizitzaren, Elkarbizitzaren, eta abarren inguruko diagnostiko parte-hartzaileak.

Gainera, Eusko Ikaskuntzak sustatutako Aniztasunaren Kudeaketa Nafarroan proiektuaren hainbat fasetan kolaboratzaile gisa parte hartu du., eta Euskarabenturako udako ikastaroaren inguruan aurkeztutako artelanen zuzentzaile gisa lan egin du.

Bizitzaren ikuspegi soziala, gizarte-taldeek ezarritako ordenaren gainean duten eraldaketa-gaitasunak eta egungo gizarte aldakorrak NUPen Soziologia Aplikatuan egin zituen ikasketak. Ikerketa horiek ARTELAN erakundean amaitu zituen, tokiko partaidetza eta garapenerako aholkularitza txiki batean, zeinak, bere ikasketa eta kezkekin zerikusia duten eremuetan euren maila pertsonalean zein lanekoan garatzeko aukera ematen dion.

Biek dinamizazio tekniko parte-hartzailea egingo dute "Nola hobetu komunikazioa Pirinioetan" tailerrerako, Auritzen egingo diren komunikazio eta ekintzailetzari buruzko jardunaldien barruan. Tailer honetan, Pirinioetako komunikazioa hobetzeari buruzko diagnostiko-oinarri kolektiboak ezarriko dira. Oinarri horietatik abiatuta, hobekuntza eta optimizazio proposamenak egingo dira, esku hartzen duten eragile guztiak barne hartuta.

Artelan

MAHAI-INGURUA

Eneko Villegas (Irati irratia)

Moderatzailea: Eneko Villegas (Irati irratia)

Eneko Villegas Irati irratiko ahotsa da. Irati irratia 1993an Nafarroako Pirinioetan sortutako irratia da. Hasieran, Erroibar eta Aezkoa bailaretara eta Agoitz, Auritz eta Orreaga herrietara iristen zen. Gaur egun, estaldura Erronkariko haranera zabaldu da eta urte gutxiren buruan Zaraitzu ibarrean ere egotea espero da.

Irati irratiak bi ordu eta erdiko programa magazin bat egiten du egunero, Pirinioekin zerikusia duen edukia biltzen duena. Euskal Herri osoko hainbat irrati biltzen dituen Arrosa sarearen barruan ere badago irratiq. Sare horretan, Irati irratiak bere programazioa elikatzen du, beste irratiko edukien trukaketei esker.

Web orria eta Internet bidezko emisioa ditu, eta, era berean, hainbat sare sozial ere, Pirinioekin lotutako gaiak edo programan sortutako edukiak zabaltzeko.

Rita Labiano (Mendixut aldizkaria)

Rita Labiano (Mendixut aldizkaria).

Rita Labiano, Informazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, Mendixut aldizkariko zuzendaria eta editorea da. Aldizkaria Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Erro ibarretako eta Aurizko, Orotz-Beteluko, Orreagako Luzaideko eta Aurizko herrien berriak jasotzen dituen hilabetekaria da. Gaur egungo tirada 1.000 alekoa da (%80ko harpidetza bidezkoa).

La tirada actual es de 1.000 ejemplares (80% suscripción). Hedapena: 4.000 irakurle, CIES ikerketaren arabera. Aldizkariak 32 orrialde ditu koloretan argitaratzen da. Harpidetza, salmenta eta publizitate bidez finantzatzen da.

Halaber, www.mendixut.com web orria ere badugu:. Sare sozialetan Facebook, Twitter eta Instagram ere bagaude. Edukiak astero eta hilero eguneratzen dira. Pirinioetan hileko berri garrantzitsuenak azpimarratuko ditugu bertan.

Fernando Hualde (El Sabaiao)

Fernando Hualde (El Sabaiao)

SABAIAO definitzea ez da lan erraza. Batzuentzat museo moduko bat da, beste batzuentzat sare sozial bat da, besteentzat liburuak sustatzen dituen erakundea da eta, arrazoi guztiak izanda ere, errealitatea da hori guztia baino askoz gehiago dela.. Askoz gehiago!

SABAIAO karga humanista eta sozial handiko helburu kulturalak dituen motorra da.; humanista, helburu horien bidez balioetan oinarritutako hezkuntza lantzen eta sustatzen baitu; eta soziala, auzotar guztiak kohesionatu nahi baititu, hau da, nortasun-kulturaren inguruan herria egitea da bere nahia.Bere ekinbidearen epizentroa Izabako herria da; Portzentai altu batean Izaba eta Erronkariren inguruan dabilen arren euren ekinbidean ez dago mugarik

Edozein kultura-taldek ez bezala, hemen ez dago ez bazkiderik, ez kuotarik, ez izen baten inguruan lan egiterik hemen helburu kulturalen inguruan lan egiten da, eta horiek lortzeko, etenik gabe lan egiten da, beti inplikatutako eragile guztien kohesioa bilatzen .. Hauxe da era laburtuan EL SABAIOren izpiritua.

Iñaki Ayarra (La Kukula)

Iñaki Ayerra (La Kukula).

Erronkaribarko Burgi herriko historia eta kultura zabaltzeko kultur taldea da Kukula. Ondare historikoa, kulturala, materiala eta ez-materiala ikertu, berreskuratu, zaindu eta zabaltzea du helburu hainbat jarduketaren bidez. Taldeak hiruhileko buletin bat argitaratzen du eta sare sozialetan presentzia jarraitua du.

David de Andres (@NoainMeteo)

David de Andres (@NoainMeteo)

Ezkarozeko bizilaguna meteorologiarekin maitemindutako pertsona dugu. Bere zaletasun horrek twitter kontu baten bitartez bideratzen du egunez egun bere eguraldi iragarpenak eta meteorologiaren inguruko azalpenak ematen. Hori gutxi ez balitz hainbat ekinbiderekin eta baita komunikabiderekin kolaboratu izan du eguraldi iragarpenak egiten.

Manuela Presto (Elutseder)

Manuela Presto (Elutseder)

Elutseder Elkartea duela gutxi sortu da eta Erroibarko kultura, historia eta ohiturak gorde, ezagutzera eman eta sustatzea du helburu.

Elutseder Elkartea zabalik dago, parte hartu eta laguntza eman nahi duen ororentzako, eta anitza izan nahi du, memoria historikoa, ohiturak eta kultura guztionak izan baitira, dira eta izango direlako. Blog bat kudeatzen dute eta gaur egun hiru hileko ondarearen inguruko aldizkari bat kaleratzen dute.

Financiado por la Unión Europea Nafarroako Gobernua Irati Irratia Mendixut Gu Pirinioa Lursarea Cederna Garalur Mesa del Pirineo