Aiaraldea Komunikabide Faktoriako partaidea.
Aiaraldea Komunikabide Faktoria 2010eko apirilaren 17an sortu zen, euskarazko komunikazioa sustatzeko helburuarekin. Hastapenetatik izan da, komunikabide komunitarioa, euskaratik eta euskaraz, multimedia euskarri anitzetan tokiko informazioa denon eskutik denon eskura jartzeko xedez.
Lan horren fruitu dira bere eskualdean hedapen handiena duten www.aiaraldea.eus webgunea (2.500 erabiltzaile bakar egunero) eta Aiaraldea Hemen paperezko hamabostekaria ere (8.000 ale doan eskualde osoan). Sare sozialak (Instagram, Facebook, Youtube, Twich, Telegram...) ditu martxan hedabideak, besteak beste. Hala ere, bestelako jarduera sozialak ere antolatzen ditu: argazki edo bideo lehiaketak, solasaldi publikoak, elkarrizketa digitalak eta abar.
2015ean egindako eztabaida estrategiko baten ondorioz, proiektu komunikatiboak jauzi kualitatibo erraldoia eman zuen: Ordura arte euskararen biziberritzea komunikazioaren esparruan kokatzen zuten ere, ordutik aurrera bizitzako esparru guztietan euskaraz egituratuko ziren alternatiba eraldatzaileak lantzea erabaki zuten. Gauzak horrela, elkartea kooperatiba bilakatu zuten, eta gaur egun Aiaraldea eskualdeko 510 bazkide erabiltzaileek kudeatzen duten entitate soziala dira.
Posible da gaur egungo proiektu komunikatiboak garatzea izaera komunitario batetik? Posible dute proiektu horiek izaera komunitarioa indartu? Noski, Aiaraldea horren adierazle bada. Tarte honetan lan hori nola garatu dugun azaltzen saiatuko dira, baita lan horretan eta oro har landa eremuko proiektua izanik komunitateak izan duen garrantzia.