Nafarroako Gobernuak eta Erronkariko Ibaxaren Batzordeak elkarrekin lan egiten dute, zuntz optikozko sareak hedatzeko erabil daitezkeen kanalizazioak eraikiz. Lanak hiru lote ditu: Itzaltzu, Uztarroze eta Izaba tartea; Izaba, Erronkari eta Garde tartea; eta Erronkari, Burgi eta Bidankoze tartea. Operadore batek zuntz optikozko zerbitzuak zabaltzen ditu 2022an haraneko herrietan.
- Eten digitalarekin amaitzea
- Pertsona ekintzaileei eta enpresei zuntzaren eskuragarritasuna erraztea
- Biztanleria finkatzea eta pertsona ekintzaileak lurraldera erakartzea