Zaraitzu Ibarreko Batzar Nagusiak, Nafarroako Gobernuak % 70ean diruz lagundutako jarduketan (433.966,29 €), bere jabetzakoa den 70 hektareako Erremendia finkan kokatutako eraikin elektrikoen birgaitzeari ekin dio. Patata-biltegia, eraikin nagusia eta ingeniariaren etxea izeneko eraikinen estalkia eta kanpoko fatxadak zaharberritu dira, eta lehenengo bien barruko espazioak egokitu dira coworking-gune bat, ekintzailetzarako beste bat eta harrerarako beste bat sortzeko, informazio-gunea, kafetegia eta erabilera anitzeko aretoa barne.