PROIEKTUA

Nafarroako Pirinioetako Plana 32 udalerri eta 1.414,9 km2-ko azalera hartzen duen lurralde bati aplikatzen zaio, Foru Komunitatearen guztizkoaren % 14,7. Pirinioetan, 2019an, 5.418 biztanle erroldaturik zeuden, beraz, populazio-dentsitatea 3,8 biztanle/km2-koa zen. Horrek nabarmen urruntzen du Nafarroako batez bestekotik, 68,1 biztanle/km2-koa baita.

Proiektua

Planak lau ardatz nagusi ditu:

Herritarren parte-hartzea da plan osoa egituratzeko funtsezko oinarria.

Ekimenak, proposamenak eta proiektuak lurralde beretik sortzen dira, ahotsa eta protagonismoa ematen zaie beharren eta gabezien berri gehien dakitenei. Oinarrizko lana lau arlotan banatzen da:

Kogobernantza-sistemak lurraldetik sortutako proposamenak izapidetzeko prozesu landua du. Prozesu horretan, proiektuetan inplikatutako alderdi guztiek (toki-erakundeak, elkarteak, erakundeak, organismoak eta abar) ere parte hartzen dute erabakiak hartzen.

Ekintza Plana urtero prestatzen da eta bertan txertatzen dira azken buruan onartutako ekimenak, hortaz, Pirinioetako Planaren engranajean parte hartzen duten pertsona, erakunde eta organismo guztien lanaren emaitza jasotzen da.

Egiturak informazio -eta komunikazio- sistema propioa du. Sistema hori, gai da, batetik, garatzen diren aurrerapenak eta ekintzak tokiko biztanleei eta publiko orokorrari helarazteko, eta, bestetik, Pirinioetako Plana osatzen duten eragileak elkartzeko.

Azken xedea da Nafarroako Pirinioak bizirik eta etorkizunez beteta izatea

Pirinioetako Planaren hastapeneko bultzadari esker eta ondoren, hura gaindituta, autonomia izango duen eta bere kabuz garatzeko gai izango den lurraldea izango da, erakundeen beste laguntza batzuen mende egon gabe.

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo