Pirinioetako Planak kogobernantza-sistema bat antolatzen du, planaren garapenean eta ezarpenean lan egingo duten erakunde, entitate eta elkarte guztiei lekua emateko.
Osatu da Lurraldeko taldea, sistemaren oinarrian dagoen lan tresna da eta 4 petsonek osatzen dute, bertan eta herritarrekin harreman zuzena izango dutenak. Egoitzak Pirinioetako bi bulegotan daude, Ariben eta Burgin, eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak, Cederna Garalurrek eta Lursareak (Nasuvinsa) elkarrekin koordinatzen dituzte.
Lurraldeko Taldeak eginkizun hauek ditu:
Proiektuak eta ekimenak lau batzorde sektorialetan lantzen dira:
Lurraldeko taldeak mahai sektorialen ekintza-proposamenak jaso eta Pirinioetako Mahaiari helarazi dizkio. Pirinioetako Mahaia toki-erakundeetako ordezkariek osatzen dute, eta antolaketa-eskemaren barruan, inguruko gizarte-erakundeentzako eta herritarrentzako lekua dago. Aezkoa, Erronkari, Artzibar, Erroibar eta Zaraitzuko ibar bakoitzeko bi ordezkarik eta Auritz, Orreaga, Orotz-Betelu, Luzaide eta Nabaskozeko udaletako ordezkari banak osatzen dute. Eginkizun hauek ditu
Pirinioetako Mahaia baino goragoko maila batean Pirinioetako Batzarra dago, sistematik ondorioztatzen den guztia ikuskatzeko eta baliozkotzeko eginkizunekin. Pirinioetako Batzarra osatuta dago Pirinioetako Mahaiaren, parlamentu-taldeen, Nafarroako Gobernuaren eta Cederna Garalur Elkartearen ordezkarien bidez. Batzarraren idazkaritza Lursarea, Nafarroako Jasangarritasun Agentziak (Nasuvinsa) egiten du.
Sistema honen lan guztia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak, Lursarea-Nafarroako Jasangarritasun Agentziak (Nasuvinsa) eta Cederna-Garalur Elkarteak bultzatu eta koordinatzen dute.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren
Zuzendaritza Nagusia
Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuaren barruan dago, eta bere helburua da despopulazioaren aurkako estrategiarekin lotutako neurriak aztertzea, koordinatzea, proposatzea eta izapidetzea, erronka demografikoaren eta lurralde-egituraketaren aurrean. Neurri horien artean, Pirinioetako Plana nabarmentzen da.
Lursarea
Nasuvinsa sozietate publikoari atxikitako unitate teknikoa da eta helburu hauek ditu: Nafarroako lurralde osoan garapen jasangarri eta parte-hartzailea bultzatzea, enplegua sortzea, hiri- eta landa-harremanak, lurralde-kohesioa eta -oreka, tokiko baliabideen balioa nabarmentzea, lurralde-dinamizazioa, sareekiko partaidetza eta harremana, administrazioen arteko koordinazioa eta lurraldearen sustapena.
Cederna-Garalur
elkartea
Tokiko Ekintza Taldea da eta Nafarroako Mendialdeko garapen sozioekonomikoa bultzatzea du helburu, pertsonen bizi-kalitatea nabarmen hobetuko duten tokiko eta eskualdeko politikak eta ekintzak bultzatuz, eta zerbitzu publiko eta pribatuen sarea sendotuz, herritarrak landa-ingurunera erakartzeko eta haiei eusteko.
Kogobernantza-sistemak lurraldetik sortutako proposamenak izapidetzeko prozesu landua du. Prozesu horretan, proiektuetan inplikatutako alderdi guztiek (toki-erakundeak, elkarteak, erakundeak, organismoak eta abar) ere parte hartzen dute erabakiak hartzen.