Patatera zaharra eta Aribeko ekintzailetza eta coworking-zentro bihurtzeko dagoen etxebizitza birgaitzea da Pirinioetan dauden azpiegiturak berritzeko programaren barruan lurraldean lan egin nahi duten enpresak eta pertsona autonomoak kokatzeko egin den lehen esku-hartzea. Patatera jatetxeko 515 m2 birgaitu dira. Erdiek merkataritza eta kafetegi enpresa bat dute, lau lanpostu sortu dituena, eta coworking gune bat etxebizitza zaharreko 110 m2-etan, hiru lanpostu dituena. Proiektuak zerbitzu publikoen eta pribatuen arteko kogobernantza- eta lankidetza-eredu bat garatu du. Eredu horretan, Lursarea agentziak aholkularitza eta laguntza ematen die gune horretan jarduera ekonomikoren bat egitea erabakitzen duten pertsonei.
- Pirinioaldeko ekonomia dinamizatzea.
- Enplegua sortzen eta jarduerari eusten laguntzea
- Biztanleriari eustea eta lurraldean finkatzea
- Kogobernantzaren eta lankidetza publiko eta pribatuaren eredua garatzea