Horren oinarrian, lurraldean bertan lan egiten duten hainbat pertsonak osatutako talde bat dago. Pirinioetako bi bulegotan daude, Ariben eta Burgin, eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiak, Cederna Garalurrek eta Lursareak (Nasuvinsa) elkarrekin koordinatzen dituzte.
IRAMA VELA LLARENA
Lurraldeko Taldearen Koordinatzailea
Mezkiritzen bizi da gaur egun bere familiarekin, aurretik Garaioan urte dexente eman ondoren. Bilbon jaio zen eta Arte Ederrak ikasi zituen. Gu Pirinioako lantalde teknikoan esperientzia gehien duena da eta berak kordinatzen du lantaldea, halaber Pirinioko Mahaiarekin eta bere eskaerekin harreman estua da.
“Gizartearekiko ardura handia dut. Proiektuari eskaini nahi diot Pirinioetan hutsetik hastearen esperientzia, maila pertsonalean, lanean eta familia girotik”.
Tel: 630 37 89 27
GARAZI PÉREZ ZUBIALDE
Arloak: Turismo, Hezkuntza, Osasuna eta Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna
Ingurua: Zaraitzu Harana, Erronkari Harana, Nabaskozeko Almaborria
Zaraitzuko Espartzan jaio eta hazitako soziologoa. Taldeko gazteena da, eta Pirinioko ezagutza haundia du. Gauzak zehatz aztertzeko joera eta analisirako gaitasuna dira bere ekarpenik handiena.
Alaia eta langilea. Harremanetan trebea. Bihotza eta burua Pirinioan. Eta oinak lurrean.
"Pirinioetan bizitzea eta lan egitea, inor atzean ez uzteko gure hautua eta konpromisoa".