JARDUNALDIAK

Aurrekariak

Azken urteotan, eta Pirinioetako Planaren jarduketa-esparruan, zenbait erakunde eta eragile publiko eta pribaturen inplikazioarekin, hainbat jarduera gauzatzen ari gara erantzuna emateko lurraldetik jakinarazitako premiei, zehazki, ekintzailetzari dagokionez eta han bizi eta lan egiten duten profesionalen baldintzei dagokienez.

Lurraldean eta haren komunitatearekin lanean hasi garenetik, egiaztatu da Nafarroako Pirinioetako enplegua nagusiki enpresa autonomoen bidez gauzatzen dela; enpresa horietan pertsona bat edo batzuk ari dira, txikiak dira, eta zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta pertsona horiek uste dute Pirinioak toki ona direla bizitzeko eta lan egiteko.

Testuinguru horretan, Pirinioetako Mahaiko Ekintzailetza Lantaldeak hainbat jarduera-ildo jarri ditu abian azken bi urteetan, honako helburu hauekin:

  • Alde batetik, jarduera ekonomikoa garatzen lagun dezaketen aurretiazko baldintzak sortzea: garapeneredua, ekipamenduak, gaikuntza…
  • Eta, bestetik, jarduera hori sustatzeko eta bultzatzeko programak garatzea: belaunaldierreleboa, jarduera berria…

Helburu horiekin, hainbat proiektu garatzen ari dira, besteak beste:

  • Erabiltzen ez diren ekipamenduak egokitzea (garai bateko patataestazioak), behetik gorako gobernantzaeredu berritik abiatuta lurraldeko hainbat jarduera ekonomiko hartzen dituztenak: Aribeko coworkinga, Otsagabiako coworking-a, Abaurregainako patata-estazioa…
  • Ekintzailetza sozial kooperatiboa sustatzea eta ekosistema kooperatiboak sortzea.
  • Belaunaldien arteko erreleboa sustatzea eta lurraldeko profesionalen bizibaldintzak hobetzea (Lekukoa Pirineo Mentor proiektua).

Urte hauetan egindako lanak horien guztien irakaskuntza komuna eskaini digu, baita Pirinioetan garatzen ari garen ia jarduera guztietan errepikatzen den jarraibidea ere: KOLEKTIBOAREN ETA KOMUNITARIOAREN GARRANTZIA.

Errealitate zehatzei buruzko esperientziak erakutsi digu guztiontzako kafeak ez duela balio eta edozein jarduerak indibidualizatua eta pertsonalizatua izan behar duela, baina, aldi berean, bitxia bada ere, arazo indibidual guztiek erantzun kolektiboak behar dituztela eta lurraldeko behar sozialei irtenbidea ematen dietela (adibidez, farmaziak), eta, beraz, ezin zaiela indibidualtasunetik heldu.

Jardunaldien asmoa

Asmo horrekin, eta Ekintzailetza Batzordearen bitartez, lurraldean ekintzailetzari buruzko jardunaldi batzuk prestatzen hasi ziren; hain zuzen ere, Pirinioak eta bertako jendea mapan jarri ahal izateko asmo handiko jardunaldi batzuk.

Izan ere, ekintzailetza eraldatzaileko ekosistema bat izateak ahalbidetuko luke erronka demografikoari aurre egitea, eta Pirinioak halako ekosistema baten sorkuntzan erreferente gisa ikusaraztea da jardunaldien azken helburua. Ildo nagusia da kolektibotasunak eta komunitateak benetako premietarako konponbide zehatzak abian jartzeko duten garrantzia erakustea.

Eredu berri hori hainbat mailatan garatzen da, eta honako hauek hartzen ditu barnean: toki-erakundeak, Nafarroako Gobernua, lurraldean jarduten duten entitateak (Cederna Garalur, Intia, Lursarea), elkarteak (horietako batzuek aktiboki parte hartu dute jardunaldi horiek antolatzen: Pirinioetan Lan eta Bizi, Piriemakume…) eta gizarte osoa.

Konponbide horien hedapenean, Pirinioetako Planak hiru palanka edo elementu indartzaile garatzeko apustua egin du, lurraldean sortzen ari garen ekintzailetza eraldatzaileko ekosistema hori garatzen laguntzeko.

  • Azpiegiturak garatzeko eredu berri bat, premia zehatzetatik abiatuta.
  • Gizarteekintzailetza kooperatiboa, lurralderako garapen eraldatzailearen motor gisa.
  • Belaunaldien arteko erreleboa, tratamendu integral batetik ikusita eta sektoreko baldintzak hobetzeari lotuta.

Hala ere, palanka horiek ez dute indarrik eta zentzurik laugarren palanka bat gehitzen ez badugu:

  • zerikusia du emozioekin, identitatesentimenduarekin, sustraitua egotearekin, komunitatearen garrantziarekin eta abarrekin; gainerakoak abiarazten dituen palanka da, zentzua ematen diena, eta “PIRINIOETAN BIZI ETA LAN” hautaketa errazten duena.

Helburuak

  • Helburu orokorra: Pirinioetako komunitatea ikusaraztea ekintzailetza eraldatzaileko ekosistema bat sortzeko erreferente gisa, erronka demografikoari heldu ahal izateko.
  • Helburu espezifikoa: kolektibotasunak eta komunitateak duten garrantzia sartzea ekintzailetza eraldatzaileko ekosistema hori garatzeko aukera emanen duten palanka indartzaileen sorreran:
    • Azpiegiturak (erabiltzen ez diren ekipamenduak eskaera zehatzetarako)
    • Alde emozionala (identitatea/sustraitzea)
    • Erreleboa (lan-baldintzak/bizi-kalitatea)
    • Ekonomia soziala

Xede-taldea

Batez ere honako hauei zuzentzen zaizkie jardunaldiak:

  • Gaiarekin eta lurraldegarapenarekin lotutako profesionalak
  • Ekintzaileak edo ekintzaile izan nahi dutenak
  • Arazo bera duten beste tokierakunde batzuk
  • Garapenerako agentziak
  • Gaiarekiko interesa eta sentsibilitatea duten pertsona guztiak.

Egoitzak eta datak

Jardunaldiak martxoaren 24an hasiko dira. Networking bat eginen da Zaraitzuko Batzar Aretoan, Ezkarozen, Pirinioetako ekintzaileei zuzenduta.

Jardunaldien zati nagusia Auritzen eginen da. Martxoaren 25ean, 17:00etan, kultura-etxean irekiera instituzionala eginen da, eta bertan Jaime Izquierdok eta Arantxa Arreguik hitzaldiak emanen dituzte, mahai-inguru bat izanen da lurraldearekiko sustraitzeari buruz, eta, azkenik, artisau-garagardoa eta Pirinioetako gaztak dastatuko dira. Martxoaren 26an, Loizu hotelean programa trinko bat garatuko da. Hasteko, Carlos Garcíak emanen du hitzaldi bat, eta gero Pirinioetako eta beste erkidego batzuetako esperientziak erakutsiko dira. Bukatzeko, mahai-inguruak eginen dira azpiegitura publikoak kudeatzeko eredu berriaz, erreleboaren aldeko apustuaz eta hazteko behar den lankidetzaz. Inskripzioa webgune honetan egin behar da, dohainik, eta barne hartzen ditu ostiral gaueko dastaketa eta larunbateko bazkaria eta afaria.

Martxoaren 27an amaituko dira jardunaldiak. Egun horretan tokiko ekoizleen azoka eginen da Aurizberriko frontoian.

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo