JAIME IZQUIERDO VALLINA

1958an jaio zen Infieston (Asturias). Geologia Zientzietan lizentziaduna Oviedoko Unibertsitatean, 1981ean. 1983az geroztik, enplegatu publiko dihardu ingurumenarekin, landa-ingurunearekin, ekologia aplikatuarekin, lurralde-garapenarekin eta tokiko, autonomia-erkidegoko (Asturiasko Printzerria) eta estatuko (Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioak) administrazioekin lotutako gaietan.

Saiakeragilea, artikulugilea, ohiko hizlaria eta zenbait libururen egilea da; bereziki, landa-gaietako eta lurralde-garapeneko saiakerak idatzi ditu: Manual para agentes de desarrollo rural (2001); El regreso del señor Hoffmann y otros relatos de ambiente entero (2005); Marqueses, funcionarios políticos y pastores: crónica de un siglo de desencuentros entre naturaleza y cultura en los Picos de Europa (2006); Asturias, región agropolitana: las nuevas relaciones campo-ciudad en la sociedad posindustrial (2008); La casa de mi padre: manual para la reinserción de los territorios campesinos en la sociedad contemporánea (2012);La conservación cultural de la naturaleza (2013) —Portugaleko itzulpena eta argitalpena: A Conservaçao cultural da natureza (2019)—; La gestión creativa del cabreo (2017) eta, berriena, La ciudad agropolitana: hacia una ciudad responsable con el campo / La aldea cosmopolita: hacia una aldea responsable con la naturaleza (2019).

Sari eta aintzatespen ugari jaso ditu, hala nola Kontserbaziorako Britainia Handiko Fundazioaren natura eta kultura ondarearen kontserbaziorako Europako saria (Viena, 1991), Adolfo Posada ikerketa saria (Oviedo, 2001) edo César Manrique Fundazioaren ingurumen proiektu alternatiboetarako saria (Lanzarote, 2003).

Gaur egun, Asturiasko Printzerriko Gobernuaren erronka demografikorako komisarioa da.

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo