HIZLARIAK

Jaime Izquierdo Vallina

1958an jaio zen Infieston (Asturias). Geologia Zientzietan lizentziaduna Oviedoko Unibertsitatean, 1981ean. 1983az geroztik, enplegatu publiko dihardu ingurumenarekin, landa-ingurunearekin, ekologia aplikatuarekin, lurralde-garapenarekin eta tokiko, autonomia-erkidegoko (Asturiasko Printzerria) eta estatuko (Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioak) administrazioekin lotutako gaietan.

Carlos García Pascual

1965ean jaio zen Iruñean. Geografian lizentziaduna 1988an Nafarroako Unibertsitatean. Enplegu eta landa garapenerako agentea da 1991tik.

Arantxa Arregui Alberro

Doneztebe 1964. Gizarte Laneko eta Landa Garapeneko Graduondoko diplomaduna.

Marcel Vidal Arbós

Arbecan jaioa, 1989/10/14an. Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Tres Cadires SCCL, tokiko garapeneko irabazi asmorik gabeko lan-kooperatibako bazkidea, likoreak egiten dituena. Bere lantegia beste proiektu agroekologiko batzuekin partekatzen du eta ekonomia soziala bultzatzen du Ponent Cooperaren bitartez, Ateneu Cooperatiu de les Terres de Lleida.

Alba Rojas Pérez

Manresan jaioa, 1975/09/02an. Hezkuntza Bereziko Maistran diplomatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, MBA masterra Nebrijako Unibertsitatean eta gizarte-ekonomiako erakundeetako zuzendaritza-taldeentzako prestakuntza-ikastaroa EADA negozio-eskolan.

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo