Nafarroako Pirinioaurreko arroetan 30 urteko esperientzia izan du, eta ia mila enpresa-sustatzaileri eman die arreta. Ekintzailetzarekin bereziki lotutako enpresa eta lanpostu ugari sortzen lagundu du aktiboki, bai esparru publikotik, Enplegurako Toki Ekimenen bidez, bai arlo pribatutik.
Prestakuntza ikastaro hauek egin ditu, besteak beste:
- Toki garapenerako agentea ikastaroa 1991n. EINek antolatua. 233 ordu. Talde dinamikak. Administrazio autonomikoa, metodologia eta analisi zonala, arazo teknikoen azterketa, informatika…
- Toki garapenerako agentea ikastaroa 1993an. ANELek antolatua. 120 ordu. Bideragarritasun-planak eta enpresa-planak, enpresa-forma juridikoak, autoenpleguari laguntzeko zerga- eta lan-arloko araudia.
- Landa garapenerako agentea izateko gaikuntza ikastaroa 1995ean. CEDERNA-GARALURek antolatua eta Etxarri Zuberoako AFMRk emana (72 ordu).
- ETE komertzialen kudeaketa integrala ikastaroa1995ean. Nafarroako Ganberak antolatua. 74 ordu.
- Garapenerako agenteentzako enpresa kudeaketa ikastaroa 1997an, CEINek emana. (66 ordu)
- Ekonomia zirkularra lantegia 2019an. NUPek eta AINek antolatua (Nafarroako Gobernuarekin sinatutako hitzarmena), Lursarean emana (50 ordu)
- Negozioa garatzea ekosistema digitalean ikastaroa 2022an. ESIC negozio eskolak antolatua, Nafarroako Marketing Klubarekin lankidetzan. (20 ordu)