BERRIAK

Zabalik dago Orotz-Betelun otsailaren 12an eta 19an emanen den gaitasun pertsonal giltzarriei buruzko ikastaroan izena emateko epea

2022ko urtarrilaren 25

Zabalik dago Orotz-Betelun otsailaren 12an eta 19an emanen den gaitasun pertsonal giltzarriei buruzko ikastaroan izena emateko epea

Aurtengo Gu Pirinioko formakuntza-plana ikastaro trinko batekin estreinatuko da Orotz-Betelun, otsailaren 12an eta 19an, “Funtsezko trebetasun pertsonalak: ongizate emozionala, komunikazio-trebetasunak, helburuak eta ekintza-plana” izenburupean eta Enkuentra Coaching y Formación adituaren eskutik.

Tailerraren lehen saioa, 10:00etatik 19:00etara izanen da otsaileko 2.larunbatean, bazkaltzeko ordu bateko atsedenaldiarekin; bigarren saioa, otsailaren 19an ordea, soilik goizez izanen da.

Marijo Waliñok emanen du prestakuntza, eta jende guztiari zuzenduta dago, bereziki, autoezagutzan eta adimen emozionalaren garapenean interesa duten pertsonei. Izan ere, helburua da nork bereburua ezagutzea eta eguneroko emozioen kudeaketa egokia erraztea, eta komunikazio trebetasunak garatzea, pertsona, familia eta lan ingurunean harreman esanguratsuak ezarri eta mantentzeko.

Urteko lehen ikasturte honetan izena emateko epea otsailaren 10era artio egonen da zabalik. Izen aemateko deitu 647 69 93 66 telefonora (Ainhoa) edo bete web honetako “Zerbitzuak” aurkituko duzun galdetegian: https://www.gupirinioa.eus/eu/ikastaroen-izen-ematea/gaitasun-pertsonal-giltzarriak-ongizate-emozionala-komunikazio-trebetasunak-eta-ekintza-plana-ikastaroa/21   


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo