BERRIAK

Tailerrak Izaban eta Auritzen, belaunaldien arteko erreleboa planifikatu nahi duten negozio-jabeentzat

2024ko urriaren 1

Tailerrak Izaban eta Auritzen, belaunaldien arteko erreleboa planifikatu nahi duten negozio-jabeentzat

Gu Pirinioak hurrengo prestakuntza tailerretan izena emateko epea ireki du, belaunaldi errelebo arrakastatsua planifikatu nahi duten jabeei zuzenduta. Datorren astelehenetik aurrera izango dira, lau saiotan, urrian.
Etorkizunari begira: Belaunaldi Errelebo Arrakastatsu baterako estrategiak izenburupean, prestakuntzak funtsezko tresnak eskainiko ditu negozioen trantsizio eraginkor eta iraunkorra ziurtatzeko, prozesu horren erronka nagusiei helduz.

Aurrez aurreko 2 saio eta online beste 2 konbinatzen dituzte, eta egun hauetan egingo dira:

  • Izaba:
    • Aurrez aurrekoa: urriaren 7an eta 28an (1,5 ordu/saio) Memoriaren Aretoan (15:00etatik 16:30era).
    • Online: Urriak 14 eta 21 (2 ordu/saio, 14:45-16:45)
  • Auritz:
    • Aurrez aurrekoa: Urriak 8 eta 29 (1,5 ordu/saioa) Kultur Etxean (15-16.30)
    • Online: Urriak 15 eta 22 (2 ordu/saio, 14:45-16:45)

Tailerrak honako gai hauek jorratuko ditu:

  • Belaunaldi-erreleboaren erronkak, familia barruan zein kanpoan.
  • Negozio bakoitzaren indargune intrintsekoak eta komertzialak identifikatzea eta balioestea.
  • Trantsizio-prozesua, enpresaren jarraitutasunera eta iraunkortasunera bideratua.

Negozio-jabeei belaunaldi-erreleboaren prozesuari proaktiboki heltzen laguntzeko diseinatuta dago, etengabe aldatzen ari den ingurune batean enpresen jarraitutasuna eta arrakasta bermatzeko.

Bi tailerretako batean parte hartu nahi dutenek webgune honetako Zerbitzuak atalean (https://www.gupirinioa.eus/eu/zerbitzuak) edo 627 87 79 21 telefonora deituz eman behar dute izena.

Tailerrak Miren Cestau Baraibar coach, mentore eta hezitzaileak emango ditu.


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo