Pirinioko Mahaiak eta Gu Pirinioko Lurralde Taldeak dei egiten diete lurraldeko herritarrei Pirinioko Planaren batzorde sektorialen deialdietan parte har dezaten haste honetan, apirilaren 9tik (asteartea) 12ra (ostirala). Horietan, Pirinioko Planaren etapa berri honetan jorratu nahi diren lan-ildoak azalduko dira.
Zehazki, honako batzorde hauetan parte hartzeko deia egiten zaie herritarrei, elkarteei, toki-erakundeei eta beste eragile batzuei:
Pirinioko Mahaia eta Gu Pirinioko Lurralde Taldea osatzen duten tokiko ordezkariek azpimarratu dutenez, "parte-hartzea da Pirinioko Planaren oinarria, baita etapa berri honetan ere. Hori gabe, gure lurraldearentzako garapena ez litzateke bideragarria izango ". Eta, gainera, eskerrak ematen dizkiete parte hartzen jarraitzen duten pertsonei, "proiektu honekin eta Piriniorekin duten inplikazioagatik".