BERRIAK

Pirinioko Mahaiak alderdi politikoei gogorarazi die Pirinioetako Planarekin aho batez hartutako konpromisoa

2023ko uztailaren 28

Pirinioko Mahaiak alderdi politikoei gogorarazi die Pirinioetako Planarekin aho batez hartutako konpromisoa

Nafarroako Gobernu berria eratzeko negoziazio saioak egiten ari diren honetan, Pirinioko Mahaian ordezkatuta dauden toki erakundeek parlamentu taldeei eskatu nahi diete aho batez hartu zuten konpromisoa berresteko, eta Pirinioak eta despopulazioaren arazoa trukagarriak ez izateko, prentsa oharrean adierazi dutenez.

Toki hauteskundeak egin eta udalak eratu ondoren, Pirinioko Mahaiak lehen bilera egin du tokiko ordezkari berriekin, lanean jarraitzeko asmoz. Bilera horretan ezinbestekotzat jo dute “Nafarroako Parlamentu berriak berriz ere konpromisoa hartzea eta aho batez parlamentu batzordea sortzea eta izendatzea, aurrekoan egin zen bezala, Pirinioek berehala harreman ei ekin ahal izateko”.

Halaber, eratuko den gobernu berriari dei egin dio te Pirinioentzako bost minutuak eskaintzen jarraitzeko borondatea izan dezan eta eremu despopulatuek dituzten erronken eta premien mailan egon dadin.

“Nafarroako Parlamentuari eskatzen diogu despopulazioari aurre egiteko diskriminazio positiboko neurriak bultzatzenzen dituen tresna bat izan dadin, eta Pirinioekin eta despopulazioa jasaten duten Nafarroako gainerako eremuekin konprometitutako gobernu ausart eta erabakitzaile batausart eta eratu dezan.”

“Uste dugu garaia dela agenda politikoan despopulazioari buelta emateko gai erabakigarriak sartzeko: despopulazioari buruzko lege bat, eskualdeak ezartzea, administrazio-izapideak gure herrien errealitatera egokitzea, zerbitzu publikoak eta hezkuntza emateko  biztanleria-ratioak doitzea; azken batean, legeak eta arauak urtero biztanleriaren % 10 galtzen duen eskualde baten  problematikara egokitzea.”


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo