BERRIAK

Pirinioez Bestaldeko Gazteriaren II. Foroa Hondarribian ospatuko da irailaren 29tik urriaren 2ra

2022ko maiatzaren 30

Pirinioez Bestaldeko Gazteriaren II. Foroa Hondarribian ospatuko da irailaren 29tik urriaren 2ra

Aragoien egin zen lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Gazteriaren II. Foro Transpirenaikoa, Gipuzkoako udalerri honetan ospatuko da irailaren 29tik urriaren 2ra eta bi gairi buruzkoa izanen da: klima-aldaketa eta kultura.

Iazko urrian, Biescasen eta El Pueyo de Jacan egin zen Pirinioez bestaldeko Gazteriaren lehen Foroa. Topaketa horretan, Pirinioetako 60 gazte inguruk beren gogoeta eta beharrak partekatu zituzten, gazteek Pirinioetako lurraldeetako politika publikoetan duten eragina indartzeko.

Frantzian mugakide diren bi eskualdeetatik, Nouvelle-Aquitaine eta Occitanie eskualdeetatik, bai eta Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Euskadi eta Andorrako Printzerritik ere, parte hartu zuten gazteek beren iritziak partekatu zituzten, eta egiaztatu zuten kezkak berberak direla Pirinioetako alderdi guztietan.

Nafarroatik hain zuzen, Iruñeko, Aurizberriko, Garraldako eta Abaurregainako 5 lagunek parte hartu zuten foroan. Gai hauek landu zituzten: emantzipazioa; turismoa eta mugikortasuna; natura eta iraunkortasuna; kultura, hizkuntzak eta identitatea; feminismoa, arrazismoa, LGTBIQ+ eskubideak eta beste gai sozial batzuk.

Hiru egunez, 18 eta 30 urte bitarteko parte-hartzaileak elkarrekin bizi izan ziren eta elkarrekin lan egin zuten Pirinioetako Gazteen Manifestua egiteko. Pirinioetako gazteen behar komunak eta horiek konpontzeko proposamenak biltzen dituen dokumentua da.

Parte hartu zuten gazteek haiei eragiten dieten zeharkako arazoak identifikatzeko lana egin zuten: enplegua eta emantzipazioa; kultura, hizkuntzak eta identitatea; turismoa eta mugikortasuna; natura eta iraunkortasuna; eta feminismoa, arrazakeria, LGTBIQ+ eskubideak eta beste gai sozial batzuk.

Lehenengo edizioan lortutako arrakasta ikusita, bigarren foro bat antolatuko da Hondarribian. Nafarroako Gazteriaren Institutuak bere gain hartuko ditu bidaiak sortzen dituen kostu guztiak: garraioa, mantenua eta ostatua.

Nafarroako Foru Komunitatean bizi bazara, 18 eta 30 urte bitartean badituzu eta partekatzea gustatuko litzaizukeen ekimenak badituzu, zure bila ari gara! Izena emateko epea 2022ko ekainaren 15ean amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi programaseuropeos@navarra.es helbidera.


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo