BERRIAK

Nafarroako Gobernuak 65.000 bideratuko ditu Pirinioetako lurralde dinamizaziorako asoziazionismoa diruz laguntzeko

2023ko urtarrilaren 28

Nafarroako Gobernuak 65.000 bideratuko ditu Pirinioetako lurralde dinamizaziorako asoziazionismoa diruz laguntzeko

Nafarroako Gobernuak 65.000 euro bideratuko ditu Pirinioetako lurralde dinamizaziorako asoziazionismoa diruz laguntzeko. Deialdia Pirinioetako Planaren baitan kokatzen da eta hura zuzentzen du Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak lurraldeko agentzia nafarrarekin hala nola Lursarearekin, Cederna-Garalur tokiko garapeneko taldearekin eta Pirinioetako Mahaiarekin batera.

Rubén Goñi Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusiak Planaren helburuak aurrera eramateko asoziazionismoak duen garrantzia azpimarratu du: “Pirinioetan dugun erronka demografiko honi ezin diogu bakarrik aurre egin erakunde publikoek. Ezinbestekoa da beren lurraldean bizi diren pertsonen inplikazioa eta parte-hartze aktiboa, eta gizarte-sarea bultzatzea, herritarrek elkarteetan parte hartuz programa eta proiektu eraldatzaileak gauzatu ahal izateko”.

Deialdiaren xedea da diru-laguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko elkarteei, norgehiagokako araubideari jarraikiz, herritarren parte-hartze aktiboari laguntzeko ekintzak garatzeko; elkarte-sarea garatzea, lankidetzan aritzea eta sarean lan egitea; boluntariotza; hezkuntza; koordinazioa, informazioa eta komunikazioa herritarren, taldeen eta lurraldeko elkarteen artean; baita gizarte, ekonomia eta kulturaren arloko aurrerapena ere Pirinioetako Planaren lurralde eremuan.

Era berean, “2030 Agendaren esparruan mundu bidezkoagoa, baketsuagoa, toleranteagoa, integratzaileagoa, iraunkorragoa eta seguruagoa eraikitzeko herritarren konpromisoa sustatzeko eta bultzatzeko” ekintzen garapenaren barruan sartzen da.

Ekintzak egiteko lurralde-eremua Pirinioetako Plana da, baina eremu horretatik gorako ekintzak egin ahal izango dira, baldin eta eragina badute eta deialdian ezarritako helburuak lortzeko beharrezkoak badira.

Ekintzak egiteko epea 2022ko azaroaren 6tik 2023ko urriaren 15era bitartekoa da. Deialdia aste honetan argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea otsailaren 23ra arte egongo da irekita.

3.000-5.000 euro proiektuko

Deialdia 65.000 eurokoa da, eta diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen %80 izango da, gehienez ere 3.000 eurokoa banakako proiektuetan, eta %100 eta 5.000 eurokoa elkarte baten baino gehiagoren arteko lankidetza-proiektuetan.

Diru-laguntza jasotzen ahalko dute izaera arrunteko zuzeneko eta zeharkako gastuek, diruz lagundutako ekintzen izaerari dagozkion gastuak finantzatzeko badira eta ezarritako epean egiten badira.

2022an 17 proiektu subentzionatu

Iaz Nafarroako Gobernuak Pirinioak dinamizatzeko elkarteen lehen deialdian aurkeztu ziren 17 proiektuak diruz lagundu zituen. Horien artean, hauek izan ziren baloratuenak: “Elkartzen gaituzten abesti zaharrak” proiektua, Errooko Elutseder elkartearena, eta Aurizko Garaitzeko Asi elkartearena, abesti eta dantza tradizionalak berreskuratu zituena, eta Lintzoaingo (Erroibar) Laurentxi elkartearena, herritarrak inplikatu eta prestatzeko generoaren arloko bost jarduera bildu zituena.


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo