BERRIAK

Nabaskozeko Ascunce etxea birgaitzeko proiektua idazteko lizitazioa zabalik

2023ko martxoaren 21

Nabaskozeko Ascunce etxea birgaitzeko proiektua idazteko lizitazioa zabalik

Nabaskozeko Ascunce etxea birgaitzeko proiektua Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak 2030 Agendaren barruan egiten dituen ekintzen barruan sartzen da, erronka demografikoari aurre egiteko eta Ekialdeko Pirinioen lurralde-garapen iraunkorrean aurrera egiteko.

Proiektu Estrategikoen Zuzendaritzako zuzendari nagusi Rubén Goñik aurkeztu ditu, joan den asteartean, Nabaskozen, eraikin hori birgaitzeko proiektua idazteko kontratazio-pleguaren baldintzak. 700.067 euroko aurrekontuarekin, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritzari atxikitako higiezin hau ohiko etxebizitza eta trastelekuen zuzkiduratik zerbitzu soziokultural eta komertzialetarako espazio bat eskaintzera igaroko da.

Enpresek 2023ko martxoaren 27ra arte dute eskaintzak aurkezteko epea, 61.950,45 euroko lizitazio-prezioarekin, BEZik gabe, eta Nafarroako Kontratazio Atarian kontsulta daiteke.

Bai proiektuaren idazketa bai obren gauzatzea Europar Batasuneko Next Generation funtsen kontura finantzatzen dira, eta Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana onartuta gauzatzen dira. Zehazki, inbertsio hori Eraikin Publikoen Birgaitzea Bultzatzeko Programari (PIREP) lotuta dago, 445.276 eurorainoko dirulaguntzarekin.

 

Etorkizuneko jarduerak

Egikaritze-proiektua onartu eta baimenak eta lizentziak lortu ondoren, birgaitze-obren kontratuaren lizitaziorako deialdia egingo da, eta 2024ko irailaren 30a baino lehen amaitu beharko dira «Nabaskozeko Ascunce Etxea: Eraikina Lurralde Garapen Jasangarriko proiekturako birgaitzea eta erronka demografikoa» proiektuarekin lotutako jarduketa guztiak.

Higiezineko espazioen erabilera eta banaketa zehatzari dagokionez, oraindik zehazteke dago Nafarroako Gobernuaren, enpresa publikoen, toki entitateen eta herritarren artean gauzatuko den parte-hartze prozesu baten bidez.


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo