Tokiko merkataritza biziberritzeko eta merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektoreetako langileen motibazioa indartzeko, "Motibazioa berpiztuz eta tokiko negozioaren nortasuna indartuz" tailerra egingo da azaroko lehen hamabostaldian.
Marian Cestau Baraibar leitzarrak emango du ikastaroa, Auritzeko Kultur Etxean, azaroaren 7an eta 14an, ostegunetan, 15: 30etik 17: 30era, eta azaroaren 8an eta 15ean, ostiraletan, ordutegi berean, Izabako Memoriaren Aretoan.
Izen-emateak webgune honetan bertan daude, Zerbitzuak atalean. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Gupirinioko lurralde taldearekin 627877921 telefonoan edo info@gupirinioa.eus helbide elektronikoaren bidez.
Ekitaldi hau negozioen, merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen jabeei zuzenduta dago, beren lanaren motibazioa berpiztu eta beren negozioaren balio bakarra indartu nahi dutenei, sektore horien hazkunderako eta jasangarritasunerako funtsezkoa den une honetan.
Tailerraren helburuak honako hauek dira:
Bi saio
Horretarako, bi saio egingo dira, honako eduki hauekin: