BERRIAK

Larretik elkarteak tokiko produktuaren Azoka antolatuko du Otsagabian datoren martxoaren 23an

2025ko martxoaren 14

Larretik elkarteak tokiko produktuaren Azoka antolatuko du Otsagabian datoren martxoaren 23an

Nafar Pirinioko tokiko produktua eta abeltzaintza extentsiboa eta nekazaritza sustatzeko sortutako Larretik elkarteak merkatua antolatuko du Otsagabian datorren martxoaren 23an. Elkarteak jadanik 20 bat ekoizle eta nekazari barnebiltzen ditu eta haiek erabaki zuten bere produktuak balorean jartzeko merkatu hau antolatzea, hori baita elkartearen helburuetako bat.

Goizeko 11etan ateak irekiko dituen azoka honetan tokiko arrazetako abereen erakusketa izanen da, baita musika eskaintza ere, zeinetan Iñaki Labaka abeslaria eta Oxanda ahots taldea izanen ditugun goiza girotzen. Goizean zeharreko beste ekimen garrantzitsu bat izanen da bertako produktuen dastaketarena. Horretarako Nafar Pirinioetako 10 bat taberna eta jatetxeek sortutako pintxoak dastatu ahal izanen dira, betiere bertako produktuak oinarri dituztela.

Merkatu honen egikaritzerako elkarteak Nafar Gobernuaren eta Pirinioko Planaren laguntza ekonomikoa izan du eta baita arlo teknikoan Irati ingurune Kudeaketa enpresaren laguntza ere.

Informazio gehiago:

  • Iñaki Zoko: 615 060 237
  • Karlos Bueno: 697 961 151

Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo