BERRIAK

Jardunaldi batzuetan aztertuko dute asteburu honetan Auritzen tokiko komunikabideek duten egitekoa lurralde-garapeneko palanka gisa

2023ko urriaren 24

Jardunaldi batzuetan aztertuko dute asteburu honetan Auritzen tokiko komunikabideek duten egitekoa lurralde-garapeneko palanka gisa

Urriaren 27an (ostirala) eta 28an (larunbata), Aurizko Kultur Etxean, "Tokiko komunikabideak lurralde-garapenerako palanka" lana aztertuko dute.

Tokiko komunikabideek gizarte demokratikoak eraikitzen eta ongizate-estatuari eusten dioten gizarte-balio berriak finkatzen lagundu dute. Hurbiltasunari buruzko informazioak ematen duen enpatiaren bidez egin dute, eta inguruneak gizarte txikiarekin duen inplikazio logiko eta beharrezko baten bidez.

Jardunaldi hauen bidez, beren funtzio soziala eta ekonomikoa baloratu nahi da; tokiko komunikabideak antolatzeko eta bideragarri izateko proiektu eta ideia berritzaileak azaldu nahi dira; eta, batez ere, protagonistak harremanetan jarri nahi dira lankidetza-bide berriak aztertzeko.

Irati Irratia eta Mendixut

Hori guztia Nafarroako Pirinioen testuinguruan. Eremu landatar horrek despopulazio nabarmena du, baina bi komunikabide ditu, lurraldearen errealitateari balio handia ematen diotenak. Irati Irratiak eta Mendixut aldizkariak, Nafarroako Gobernuarekin eta Gu Pirinioko lurralde-taldearekin batera, MRR funtsen bidez finantzatutako jardunaldiak egiten dituzte, beren proiektuei bultzada emateko, Pirinioetako Plana garatzen laguntzeko eta tokiko kazetaritzari giro berri eta ilusionagarriak emateko.

Jardunaldiak ostiralean hasiko dira, 10:00etan, eta ongietorri instituzionala egingo dute Josepe Irigaray Aurizko alkateak, Mabel Cañada Pirinioetako Mahaiko lehendakariak (lurraldeko toki-erakundeen ordezkariek osatzen dute) eta Berta Miranda Lurralde Kohesioko Departamentuko zuzendari nagusiak. Miguel Moreno, Komunikazioko zuzendari nagusia, eta Luis Campo, Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusia, ere bertan izanen dira.

Goizean, lau hitzaldi emango dira: “Kooperatibismoa bideragarritasunerako eta komunitatea sortzeko tresna gisa”, Aimar Gutiérrez arabarraren eskutik, Aiaraldea Komunikabide Faktoriako kidea; “Komunitateak proiektu baten bideragarritasunean duen inplikazioaren garrantzia”, José Manuel Irigoien (Ttipi-Ttapa aldizkaria); “Tokiko prentsa, enplegua sortzeko tresna gisa”, Alfredo, eta haren bideak

Hizlariek eta parte-hartzaileek bazkaldu ondoren, beste bi hitzaldi emango dituzte: “Landa-ikuspegia eta proiektuen komunikazioa”, Emilio Tereñes Asturiasko Aldea 0 Proiektuko kideak, eta “Landa-inguruneko kontakizun-aldaketa, balioa emanez”, Guillermo López Madrilgo Salvaje Aldizkariko zuzendariak.

Eguna amaitzeko, Pirinioetako komunikatzaileen arteko “Komunitatearen komunikazio-esperientzia” izeneko mahai-ingurua egingo da. Eneko Villegas (Irati Irratia) izango da moderatzailea. Parte-hartzaileak: Rita Labiano (Mendixut aldizkaria), Fernando Hualde (El Sabaiao), David De Andrés (Noainmeteo), Iñaki Ayerra (La Kukula) eta Manuela Presto (Elutseder).

Larunbatean, hilak 28, goizean, bigarren jardunaldia egingo da, eta bi ponentziarekin hasiko da: Mattin Troitiñok, Kanaldude (Ipar Euskal Herria) telebistako komunikazio-arduradunak, “Nola bultza daiteke landa-ingurunea komunikazio-proiektu baten bidez? Posible al da landa-inguruneko komunikazioan lan egitea? Ondoren, Aner Ansorenak, Hauda Comunicación komunikazio estrategikoko aholkularitza-enpresako zuzendari nagusiak, “Toki erakundeetan ondo komunikatzearen garrantzia” hitzaldia emango du. Lanaldien amaieran, Artelan enpresak dinamizatutako lan taldeak izanen dira, landa inguruneetako eta Pirinioetako komunikazioa hobetzeko.


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo