Irati-Orreaga Landa Turismoko Elkarteak, Erroibar, Artzibar eta Aezkoa ibarretako toki entitateek eta Luzaide, Auritz eta Orotz Beteluko udalek lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan Aurizberrriko Urrobi kanpinean, lurraldean turismoa bultzatzeko.
Lankidetza publiko-pribatuko ekimena da, eta udalerri bakoitzak 3 euro aplikatuko ditu erroldatutako biztanle bakoitzeko. Bileran, www.turismoselvadeirati.com webgunearen irudi berria aurkeztu zen, Aezkoanet tokiko enpresak egindako diseinu berrituarekin.
Hitzarmena sinatzeko ekitaldian izan ziren Joseba Martínez, Irati-Orreaga Elkarte Turistikoko presidentea; Leire Remiro, Erroibarko alkatea ; Javier Díez, Artzibarko alkatea; Juantxo Merino, Aezkoako Batzarrekoa; Salvador Bidegain, Luzaideko alkateordea eta Josep Franquesa, Orotz-Beteluko alkatea.
Irati-Orreaga Elkarteak 45 bazkide ditu eta 55 turismo-establezimendu, taberna-jatetxe, turismo-jardueren gida eta ekoizleak biltzen ditu. Konpromisoa hartzen du toki-erakundeek turismo-arloan egokitzat jotzen dituzten baliabideak bere web-orrian sartzeko, eta tokiko produktuari balioa ematen dioten merkatuak eta ekimenak sustatzeko.
Era berean, hitzarmenak toki-erakundeei aholkularitza emateko lana azpimarratzen du, lankidetza estrategikorako esparru bat ezar dadin helmuga sortuko duten eta sor daitezkeen turismo-arazoetarako konponbideak ekarriko dituzten proiektu eta ekimen bateratuak egiteko.
Ildo horretan, Irati-Orreagako presidenteak adierazi zuen turismoa tokiko ekonomiaren zutabe eragilea dela, eta potentzial hori modu koordinatu eta estrategikoan egiten ez bada, bere arriskuak dituela.
Post-data: Diario de Noticias egunkariak utzitako argazkia