Pirinioetan, azaroaren 10ean eta 11n, “Lurralde-garapenean lagunduz” topaketak egingo dira Aezkoako Kultur Olan, ekonomia soziala bultzatzeko helburuarekin. Topaketek ekintzailetza-prozesuetan laguntzen ibiltzen diren Pirinioen bi aldeetako pertsonak harremanetan jartzeko balioko dute, bai eta lurraldean abian jarri diren Otsagabia eta Aribeko coworking-etan kokatutako bi ekosistema eraldatzaileak jendaurreko aurkezpena egiteko ere. Izena eman nahi dutenek esteka honetan egin behar dute:
Pirinioan, ekonomia sozial eraldatzailearen aldeko lana duela bi urte hasi zen, lurraldeko eragileekin azterketa bat egin eta ekonomia sozialeko ekimen eta proiektu txikiei bost laguntza eskaini ondoren. 2022an, Pirinioetan gizarte-ekonomiako akonpainamendu eta formakuntza estrategikoko programa bat, “Ekonomia sozialean hæzi!”, abian jartzeko lan egin zen, eta, horrez gain, "Nafarroako Pirinioa, ekintzailetza eraldatzailearen ekosistema" jardunaldiak antolatu ziren, zeinetan ehun pertsona baino gehiagok parte hartu zuten.
Programa horren ondorioz, lurraldeko gizarte-ekonomia sustatzeko bi ekosistema transformatzaile jarri dira abian, bi erreferentzia-zentrotan: bata, ekialdekoa, Zaraitzu eta Erronkariko ibarretan eta Nabazkoze almiradioa hartzen dituena, eta Otsagabiako coworking-ean oinarri duena; eta bestea, mendebaldekoa, Orreaga, Auritz eta Orotz-Betelu, bai eta Erro, Aezkoa eta Artziko ibarrak ere hartzen dituena eta Ariben kokatua dagoena.
Ekosistema hauek pertsona ekintzaileen, enpresen eta erakunde publiko eta pribatuen lankidetza-sare bat osatzen dute, Pirinioetako garapen integrala bultzatzen duena, non alderdi soziala erabakigarria baita. Bidekariak izeneko pertsona ekintzaileak dituzte buru; zehazki, Luis Chacón mexikarra, Gonzalo Celay (Jauriet), Rita Bandrés eta Txabi Bados (Azokoop) eta Eneko Villegas (Irati Irratia), Pirinioetan ekintzaile izan nahi dutenei laguntza eskaintzen dietenak.
Sare horiek beste lurralde batzuetan ere badaude. Topaketa honek balioko du Euskal Herriko eta Kataluniako pertsonak elkartzeko, eta hainbat lurraldetako lagunak Pirinioetako errealitatera ekartzeko eta bertako proiektuetan integratzeko. Gainera, herritarrei, hautetsiei eta Pirinioko agenteei despopulazio eta zerbitzu falta duten testuinguruetan lanean ari diren beste lurraldeetako proiektuak erakutsiko zaizkie .
Ostiraleko saioa, hilaren 10ekoa, goizez hasiko da, bidelagunei zuzendutako topaketa batekin. Arratsaldean, berriz, 16:30etik 19:30era, jende guztiari zabalduko da, eta Bidekariak ezagutzeko, Olatukoop elkarteak gidatutako sarearen aurkezpena egiteko eta Katalunian garatzen ari den Ateneus Cooperatius proiektua ezagutzeko balioko du.
Topaketetako parte-hartzaileek gizarte-ekonomiako tokiko esperientzia batzuk bisitatzeko aukera izango dute hurrengo goizean, hilaren 11n.
16:45 |
HARRERA ETA ONGIETORRI INSTITUZIONALA |
---|---|
17:00 |
TOPAKETEN AURKEZPENA ETA TESTUINGURUA, Gu Pirinioko Lurralde-Taldea |
17:15 |
EKOSISTEMA SOZIOEKONOMIKO ERALDATZAILEA
|
18:00 |
ATENEUS COOPERATIUS PROIEKTUAREN AURKEZPEN OROKORRA ETA KATALUNIAKO DESPOPULATUTAKO HERRI ETA ESKUALDETAKO PROIEKTU KOOPERATIBO-KOMUNITARIOEN AURKEZPENA
|
19:15 |
GALDERAK |
19:30 |
ITXIERA |
19:45 | PINTXO SARETZEA. Eskola taberna, Orbara. |
10:00h - 14:00 |
LURRALDEKO PROIEKTUEI BISITAK
|
---|