José María Aierdi lehendakariorde eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Kontseilaria Artziko Jauregia birgaitzeko obrak ikustera joan da gaur goizean. Departamentua, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Artziko Jauregiko obrak egiten ari da, eta Ermitauaren Etxeko obrak esleitu ditu, 3,14 milioi eurorekin.
Artziko Jauregiaren birgaitzea, 2,46 milioi eurotan lizitatua, Maldadia SL eraikuntza-enpresari esleitu zaio. Gaur egun, obren % 25 egin dira, eta lan guztiak urte amaierarako amaitzea aurreikusten da. Jauregiak kafetegia, jatetxea eta erabilera anitzeko aretoak hartuko ditu, eremu hori dinamizatzeko eta garatzeko elementu gisa.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra beltzean alda dezakezu hizkuntza).