2016an, Pirinioetako eskualdea osatzen duten ibarretako elkarteek, Pirinioak Bizirik, Txantxalan eta Lan eta Bizi, Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuten lurralde honi buruz hausnartzeko beharra, konponbideak bilatzeko. Ekimena "Bost minutu Nafarroako ekialdeko Pirinioentzat" lelopean bultzatu zen, eta milaka pertsonen sinadurek babestu zuten.
Era berean, Pirinioetako Mahaia sortu zen, eskualdeko toki-erakundeak biltzen eta koordinatzen dituena. Antolaketa-eskemaren barruan, inguruko gizarte-erakundeak eta herritarrak sartzen dira.
Ekimenari erantzuteko, Nafarroako Parlamentuak ponentzia espezifiko bat bultzatu zuen. Nafarroako Gobernuak ere babestu zuen ekimen hori, eta enkargatu zitzaion Lursareari,
Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentziari (Nasuvinsa) Pirinioetako Plan berriaren lehen ekintzak mugatzea eta lehenestea, eta proiektuan parte hartzen duten eragile guztiak integratuko dituen gobernantza-eredu bat eraikitzea.
2023tik, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia arduratzen da proiektua bultzatzeaz eta koordinatzeaz, 2019tik 2023ra Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari lekukoa hartu ondoren.
2020ko ekainean Pirinioetako Batzarrak, hau da, Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Gobernuak, Pirinioetako Mahaiak (toki-erakundeak), Nasuvinsa-Lursareak eta Cederna-Garalurrek osatutako gobernu-organoak, Pirinioetako Plana osatzen duten dokumentuak onartu zituen: 2020ko Ekintza Plana, gobernantza eta komunikazio-plana.