ALBISTEAK

PIRINIOETAKO PLANA MEDINA DEL CAMPOKO TOKIKO GARAPENEKO ERRONKAK ETA AUKERAK KONGRESUAN DAGO

2021ko abenduaren 14

PIRINIOETAKO PLANA MEDINA DEL CAMPOKO TOKIKO GARAPENEKO ERRONKAK ETA AUKERAK KONGRESUAN DAGO

Arantxa Arregui, Lursarea Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentziako atalburua, eta Naia Sánchez, Gu Pirinioko teknikaria, Pirinioetako Planaren eta foru komunitatearen ordezkari izan dira abenduaren 14an eta 15ean Medina del Campo Valladolideko herrian egin den “Erronkak eta aukerak toki garapenean” kongresuan.

Arantxak —irudian— Gobernantzari eta maila anitzeko harremanei buruzko mahai-inguru batean parte hartu du tokiko garapenean, Kataluniako bi hizlarirekin eta galiziar batekin batera. Azaldu du zer den eta nola sortu zen Pirinioetako Plana, nola den kogobernantza-eredua eta herritarren parte-hartze aktiboa, eta zer zailtasun dauden estrategia horietan.

Inaugurazio-eguna osatzeko, finantzaketaren, merkataritzaren eta turismoaren erronka iraunkorrari eta trantsizio digitalari buruzko mahai-inguruak egin ziren, baita tokiko erakundeen erronka digitalari buruzko partaidetza-dinamika ere, aurrez aurre eta on line. 

Bigarren jardunaldia demografiaren erronkari buruzko hitzaldi batekin hasi zen, eta hainbat mahai-inguru egin ziren trantsizio ekologikoari, pertsonentzako zerbitzuei, esparru estrategikoei eta horiek toki-erakundeetan duten eraginari buruz. Jardunaldiaren amaieran, tokiko garapen-agentzien orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egin zen.


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo