ALBISTEAK

PIRINIOAK TXISTUKA musika zikloak udako bira amaitu du

2021ko abuztuaren 23

PIRINIOAK TXISTUKA musika zikloak udako bira amaitu du

Proiektu honek Gu Pirinioa eta Pirinioko Mahaiaren babesa izan du, bere garapena Pirinioko Planarekin erabat bat datorrela uste baitute, plan horretan jasotako eskaeretako bat baita “Nafarroako Pirinioetako lurraldea osatzen duten haranen artean programa mankomunatuak abian jartzea, eta Pirinioak izeneko beste toki batzuetako programazioetatik bereiztea bilatzen duten proposamenak diseinatzea, Pirinioak helburu duen proiektua indartzeko”.

Pirinioak Txistuka musika zikloak txistuak maila handiko ikuskizunetan instrumentu gisa lor dezakeen benetako dimentsioa erakutsi nahi izan du Pirinioan barna.

Orotara 10 herri ezberdinetan izan dira kontzertuak, musika talde anitz eta ezberdinen eskuz; Otsagabia, Biskarreta, Burgi, Zilbeti, Auritz, Artzi, Uztarroze, Erremendia, Aurizberri eta Urizen hain zuzen txistuak bihotzak alaitu ditu uda honetan

“Aurten  lehenbizikoz abiatu dugun arren, urtero egiteko ilusioz gaude” adierazi du Patxi Rodrigrezek, Nafarroako Txistulari Elkarteko lehendakariak.

Argazki-sorta hemen: https://www.facebook.com/121866523017332/posts/342951574242158/


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo