ALBISTEAK

Nafarroako Gobernuak 37 etxebizitza gehituko ditu gazteentzako bere landa-eremuko alokairu eskaintzan, 15 eraikin birgaituekin eta 3,8 milioiko inbertsioarekin

2022ko azaroaren 15

Nafarroako Gobernuak 37 etxebizitza gehituko ditu gazteentzako bere landa-eremuko alokairu eskaintzan, 15 eraikin birgaituekin eta 3,8 milioiko inbertsioarekin

Jose Mª Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako titularrak gaur Jaurrieta udalerri piriniotarrean udal eraikin bat bisitatu du, hain zuzen Nasuvinsa sozietate publikoak eremuko gazteriarentzat birgaitu berri dituen hiru alokairu etxebizitza sustatze aldera. Jarduketa honekin, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak amaitu du, Auritz-Burgueten eta Auritzberri-Espinalen eginiko aurreko esku-hartzeen ondoren, udal horiek Pirinioetan eskualde honetako alokairu etxebizitza sustatze aldera lagatako hiru higiezinen berreskurapena.

Foru Exekutiboak landa-ingurunetan finkatutako erabilerarik gabeko udal titulartasuneko birgaikuntza energetikoaren eredu hau 15 udaletara hedatu du, zeinetan sustatuko dituen, bere osotasunean, 37 etxebizitza, 3,8 milioi euroko inbertsio publiko batekin, despopulazio fenomenoaren mehatxupean dauden eskualdetan etxebizitzaren beharrak asetzeko helburuarekin.

Eraikin horietako sei jada birgaituta daude eta bere 22 etxebizitzak, aurreikusitako totalaren % 60, etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldari jarraiki esleitu eta eman dira. Parke honi orain Jaurrietan berreskuratutako higiezina eransten zaio, gaur Aierdi lehendakariordeak Jose Manuel Narvaez udalerriko alkatearekin; Ruben Goñi Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi eta Pirinioetako Ekintza Planaren arduradunarekin; eta Alberto Bayona Nasuvinsako zuzendari gerentearekin batera bisitatu duena. Ekitaldira halaber Jaurrietako bizilagun talde bat bertaratu da.

Sei esku-hartze amaituta eta beste bederatzi hitzartuta

Nasuvinsak jada abian jarritako landa-inguruneko birgaikuntzaren sei esku-hartzeek 2,1 milioi euroko inbertsio global bat suposatzen dute, Auritzen (4 etxebizitza), Auritzberrin (4), Jaurrietan (3), Erronkarin (2), Uxuen (4) eta Oronoz Mugairin (5) jada amaituta dauden lanekin. Erronkariko eta Oronoz Mugairiko etxebizitzak Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Sozialen Foru Funtsean adskribatuta daude.

Aierdik zuzentzen duen Departamentuarekin orainaldian erabilerarik ez duten udal eraikinen etorkizuneko birgaikuntza jada hitzartu duten gainerako bederatzi udalak dira: Bizkarreta, Garaioa, Garralda, Izaba, Urzainki eta Uztarroz Pirinioetako eskualdean, zeini erantsiko zaizkien Bakaiku, Gesalatz eta Oteiza beste eremu batzuetan. Lanen hasiera datorren 2023ko lehen hiruhilekorako aurreikusita dago, bere osotasunean guztira alokairu babestuko 15 etxebizitza sustatzeko, beste 1,7 milioi euroko inbertsio batekin.

Aierdi kontseilariaren esanetan “landa-inguruneko despopulazioaren fenomenoa arintzeko alokairuko etxebizitza eskuragarriaren arloko ekintza estrategikoez ari gara, Pirinioetako Ekintza Planean barne hartu genituen esku-hartze pilotuetatik hasita”, zein bere Departamentuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak zuzentzen duen.

Aierdiren esanetan “toki entitateekin eginiko lankidetza oinarrizko faktorea da alokairu erregimeneko eskaintza publikoa hedatzen jarraitzeko, bereziki pertsona gazteentzat” eta landa-ingurunean despopulazioaren inpaktua murriztera bideratutako ekimenak sustatzen jarraitzeko Nafarroako Gobernuaren konpromisoa berretsi du, Pirinioetako eremua bereziki eragiten duen fenomeno bat izateagatik.

Udal ondarearen berreskurapena

Elizabidea kalean dagoen Jaurrietako udal higiezinaren erreformak eta birgaikuntzak, 3 etxebizitza erabilgarri jarri ditu lehengo eta etxabeko solairuan, 314.600 euroko esleipenaren zenbatekoagatik.

Proiektuaren talde idazlea Jesus Estanislao Goñi Lacosta, Roberto Garcia Valentin eta Jose Luis Astiz Diaz arkitektoek osatu dute. Lanak Maldadia, S.L.-ren eskutik exekutatu dira

Lanen bidez, eraikinak zituen eraikuntza gabeziak konpondu ahal izan dira, baita lehenengo eta etxabeko solairuak berriz banatu eta egokitu ere, horietan hiru etxebizitza gaituz. Horietako bi jada Nafarroako Gobernuko etxebizitza babestuko eskatzaileen erroldaren bidez eman dira, eta hirugarrena esleipen prozesuan dago.

Era berean, fatxadetan inguratzaile termikoak ezarri dira, eraikinaren eraginkortasun energetikoa eta akustika hobetzeko, eta oraindaino erabilerarik izan ez duten egoitza orokor ezberdinak biltegi edo instalazio gela komunak bailiran egokitu dira, aldi berean berogailuen eta ur bero sanitarioaren hornidura sistema bat instalatu da aire-termia ekipo baten bidez, erradiadoreekin, horrez gain etxebizitza bakoitzaren barruan airea berritzeko aireztapen sistema mekaniko bat finkatuz.

Lagapen epea

Higiezinen erabilerarako lagapen hitzarmenen arabera Nasuvinsak birgaikuntzaren eta alokairuaren kudeaketaren kostua bere gain hatzen du kasu bakoitzean adostutako epean zehar, 35 eta 50 urte artekoa. Lagapen epe hori amaitzean, sozietate publikoak erreforma lanetako bere inbertsioa amortizatu duenean, etxebizitzak udaletara itzuliko dira.

Formula honek gaur egun bizigarritasun baldintza eskasetan eta erabilera zehatzik gabe aurkitzen diren eta etxebizitzak izatera iritsi litezkeen etxeak berreskuratzea ahalbidetzen du, horrela alokairu babestuaren erregimeneko eskaintza publikoa sendotu ahal izanik, toki eskaera asetze aldera.


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo