ALBISTEAK

"IRATIKO EMAKUMEA ETA LOIZUKO GIZONA" PIRINIOETAKO JATORRIRA ITZULI BAT

25 de Maiatza de 2021

Aezkoako  Batzarrak Pirinioko Planeko Ondare eta Kultura lan-taldearen laguntzarekin, hitzaldi bat antolatu zuen joan den maiatzaren 22an Ariben, "Aribeko emakumea eta Loizuko gizona" izenburupean, Ariben eta Loitzun ,Erroibarrean, aurkitutako gorpuzkiei buruzko xehetasun gehiago helarazteko.
Aurkikuntzek balio arkeologiko handia dute, Nafarroan aurkitutako giza aztarnarik antzinakoenak baitira. "Iratirko emakumea"-ren  kasuan, Aizpeako leizean aurkitu zituzten haren gorpuzkiak, ia hatu gabeko ehorzketa batean, baina bizi izan zen garaiari buruzko informazio asko ematen du, gure aroa baino 6000 eta 8000 urteen artean.

Loitzuko gizonari dagokionez, 2017an aurkitu zuten arren, 2021era arte ezin izan dituzte atera lurperatu zuten lekutik. Antza denez, k.a 9.700 urte inguruan bizi izan zen, eta horrek esan nahi du bereak direla Nafarroan aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak.


Saioan hogeita hamar bat lagun bildu ziren, eta Jose Etxegoienek eta Iratxe Anduezak burutu zuten elealdia. Azken hori Pirinioko Planeko Ondare eta Kultura lan-taldeko kide ere bada, eta aukera probestu zuen talde hori garatzen ari den proiektua azaltzeko, Aizpeako aztarnategiaren balioa nabarmendu nahi duena. Inguru horren kultura- eta natura-ondareari balioa emateko ekintza-plan batekin batera, Pirinioko emakumea balioan jarri nahi dute eta  denboran eta historian zehar gizarteari egindako ekarpena nabarmendu. Proiektua prestaketa fasean dago. 
 


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo