ALBISTEAK

GU PIRINIOA ARIBEN ETA ORREAGAN ELKARTU DA SINERGIAK LANTZEKO ETA DITUZTEN ERRONKEI AURRE EGITEKO

2021ko azaroaren 18

GU PIRINIOA ARIBEN ETA ORREAGAN ELKARTU DA SINERGIAK LANTZEKO ETA DITUZTEN ERRONKEI AURRE EGITEKO

Aezkoako Ibarreko Batzar Nagusiaren egoitzan, Ariben, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko, Lursarea Lurralde eta jasangarritasunaren Agentziako, Cederna Garalur tokiko ekintza-taldeko eta Gu Pirinioko lurralde-taldeko langileak atzo, azaroaren 17an, elkartu ziren.

 

Artelan enpresak dinamizatu zuen saioa, lan-taldearen eta Gu Pirinioaren proiektuaren inguruko oinarri komunak ezarri ziren, parte hartzeko prozesuen bidez. Horrez gain, etxebizitzaren, ekintzailetzaren eta zerbitzuen ardatzak aztertu ziren, talde-lana indartzeko eta etorkizunerako jarraibideak ezartzeko.

 

Jardunaldia osatzeko, INTIA eta Aspace kudeatzen dituzten Orreagako gaztandegi instalazioak bisitatu zituzten. Aurten, artzaintza ekologikoko behi proiektu bihurtu da, eta bertan esneki produktoak ekoizten dira: gazta, jogurta, esnea eta gurina.

 

 


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo