ALBISTEAK

Gobernuak 150.000 eurotik gorako diru-laguntza eman du Pirinioetako Planari lotutako 28 elkarte- eta ekintza-proiekturentzat

2022ko ekainaren 6

Gobernuak 150.000 eurotik gorako diru-laguntza eman du Pirinioetako Planari lotutako 28 elkarte- eta ekintza-proiekturentzat

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak bi deialdi ebatzi ditu, 150.000 eurotik gorako zenbatekoarekin, Pirinioetako Planari lotutako 28 elkarte-proiektu eta ekintza diruz laguntzeko.

Lurraldea dinamizatzeko laguntzen deialdira aurkeztutako 17 proiektuek, guztira, 61.825,65 euroko diru-laguntza jasoko dute. Bestalde, Pirinioetako Planari lotutako ekintzen tokiko erakundeen deialdian parte hartu duten 26 proiektuetatik 11k 90.000 euroko laguntza jaso dute.

Bi deialdiak Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak zuzentzen duen Pirinioetako Planaren barruan kokatzen dira, Lursarearekin, Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentziarekin, Cederna Garalur Tokiko Ekintza Taldearekin eta Pirinioetako Mahaiarekin batera.

Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia Rubén Goñik deialdi horien garrantzia azpimarratu du: "Toki-erakundeei lagundu behar diegu erronka demografikoaren aurkako borroka komunean,ezin baita erakunde publikoetatik bakarrik aurre egin. Ezinbestekoa da lurraldeko eragile ezberdinak – elkarteak besteak beste – bultzatzea, herritarren parte-hartzearen bidez programa eta proiektu eraldatzaileak gauzatu ahal izateko, adierazi du.

Izan ere, aurtengoa da irabazi-asmorik gabeko elkarteei laguntza horiek ematen zaizkien lehen urtea, herritarren parte-hartze aktiboa, elkarte-sarearen garapena, lankidetza eta sare-lana, boluntariotza, hezkuntza, lurraldearen bizilagunen, taldeen eta elkarteen arteko koordinazioa, informazioa eta komunikazioa eta Pirinioetako Planaren lurralde-eremuan gizarte-, ekonomia- eta kultura-aurrerapena bultzatzen dituzten ekintzak garatzeko.

Diru-laguntzek banakako proiektuetan diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80raino hartzen zuten, 3.000 euroko mugarekin; elkarlaneko proiektuen kasuan, berriz, elkarte baten baino gehiagoren artean % 100era iristen ziren, 5.000 eurorartio.

Toki erakundeak

Bestalde, toki-erakundeei zuzendutako Pirinioetako Planarekin lotutako ekintzen deialdiaren helburua da Planak berak jasotzen dituen ekintzak garatzea eta zonaren garapena lortzea, baita lurraldean egiten diren proiektuak babestea ere, horretarako beharrezkoak diren baliabideak ezarriz. Banaka aurkeztutako proiektuetarako diru-laguntzaren gehieneko muga 15.000 eurokoa zen, eta 20.000 eurokoa hainbat toki-erakunderen arteko lankidetza-proiektuetarako.

26 eskaera jaso dira, eta 90.000 euroko aurrekontua lortu da hobekien baloratutako 11 eskaerei laguntzak emateko.


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo