ALBISTEAK

Etxebizitza Pirinioan: erronka partekatua

2021ko urriaren 5

Etxebizitza Pirinioan: erronka partekatua

Etxebizitza, garraio eta azpiegituren lan-taldetik hainbat ekintza garatu dira Pirinioko Plana-GuPirinioa abian jarri zenetik. Martxan jarritako ekintza guztiek komisio hori osatzen duten sektoreen garapena eta dinamizazioa biltzen dituzte.

Hau dela eta, oraingoan, lan-taldeak etxebizitzari buruzko jardunaldiak antolatzea erabaki du, biztanleriari etxebizitza eskuratzeko ereduei buruzko informazioa emateko, eta eremu hori probestea etxebizitza eskuratu nahi duten lurraldeko pertsonak konektatzeko xedearekin.

Jardunaldiak lau larunbatetan zehar izanen dira, irailetik urrira bitartean, Pirinio osoko 4 kokalekuetan, ahalik eta jende gehienarengana iristearren. Lehen bi jardunaldiak Erron egin ziren irailaren 25ean eta Erronkarin urriaren 2an. Azken biak Hiriberrin eta Ezkarozen izango dira urriaren 16an eta 23an. Zenbait hizlari izanen ditugu: besteak beste, sektore publikoa (Nasuvinsa ordezkari duena), etxebizitza-arloko proiektu berritzaileak, edo etxebizitza eskuratzeko eredu berriak sustatzen dituzten elkarteak eta ekimenak.

 
Hemendik, lehen jardunaldiko hizlarien parte-hartzeak (bideoan) ikus ditzakezu:
 
 
 

Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo