ALBISTEAK

EKONOMIA SOZIALEAN HZI! IKASTAROAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

2022ko irailaren 15

EKONOMIA SOZIALEAN HZI! IKASTAROAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Pirinioetako Planaren esparruan, ekintzailetza-ekosistema eraldatzaile bat sortzeko lanean ari gara, gizarte-ekonomiaren premisen pean, Pirinioetako gizarte-eskaerei erantzungo diena jarduera ekonomikoei dagokienez. Ildo horretan, Gizarte-ekonomiari buruzko laguntza eta prestakuntza estrategikoko programa prestatu da, azken urteetan lantzen ari den ekintzailetza-gunea sortzeko proiektuari jarraipena emateko, eta martxoaren 24tik 27ra Ezkarozen, Auritzen eta Aurizberrin egindako Nafarroako Pirinioa, Ekintzailetzetza Eraldatzailearen Ekosistema Jardunaldietan identifikatutako beharrei erantzuteko.


Arazo indibidualei irtenbideak emango dizkieten erantzun kolektiboak bilatzearen garrantzia egiaztatu ondoren, aipatu Programaren barruan, «Ekonomia sozialean hæzi!» ikastaroa diseinatu da. Irailaren 28an eta urriaren 13, 14, 19 eta 20an, lehenengo hiru jardunaldiak Ariben eta azken biak Otsagabian ospatuko direlarik. Trebakuntza, proiektu kolektibo bati ekiten ari diren pertsonei, gizarte-ekonomiako proiektuen lurralde-garapenean laguntzeko gogoa dutenei, eta/edo gizarte-ekonomian proiektu kolektiboak garatzeko interesa duten pertsona autonomoei zuzenduta dago. Azken helburua Pirinioetan ekintzailetza-ekosistema eraldatzaile bat sortzen laguntzea da, erronka demografikoari aurre egin ahal izateko. Zehazki, alde batetik, gizarte-ekonomian oinarritutako proiektu ekintzaile bat abian jarri nahi duten pertsonen prestakuntza-beharrei erantzuna eman nahi zaie. Bestetik, tutoreak trebatu nahi dira, gerora ekosistemaren talde eragilea osatuko dutenak eta etorkizunean lurraldean garatuko diren mota horretako ekimenak dinamizatu eta lagunduko dituztenak.


Ikastaroa doakoa da, plaza mugatuak ditu eta, azaldutakoaren arabera, bi modalitatetan egin daiteke, parte-hartzaileen inplikazio-mailaren arabera. Arratsaldeko prestakuntza gizarte-ekonomian eta proiektuen kolektibizazioan hasi nahi duten pertsona guztientzat zabalik dago. Bestalde, ekintzailetza-ekosistemaren talde eragilea osatzeko konpromisoa hartzeko prest dauden eta laguntza-lanak egiteko prestatu nahi duten pertsonek ikastaro osora joan beharko dute (goizez eta arratsaldez).

 

IRAILAK 28

URRIAK 13

URRIAK 14

URRIAK 19

URRIAK 20

9:30 – 13:30

 

Estatutuen lanketa, kooperatiba-motak, herri-kooperatibak

+ kasu praktikoa.

Bidelagunen profilak eta funtzioak.

+ Lan-talde kolektibo, parte hartzaile eta inklusiborako tresnak

+ kasu praktikoa

Sare-komunitatea lantzeko tresna. Marketin

komunitarioa. + kasu praktikoa.

Lurralde burujabeak eta tokiko garapen eraldatzailea: ekosistema kooperatiboa sortzeko ekintza planaren lanketa.

+ Finantzazio bide kolektiboak: berme funtsak

16:00-19:15

Ekonomia sozial eraldatzailea, lanaren burujabetza eta kooperatibismoa.

Lan-taldea eta pertsonak: antolaketa, funtzionamendua, gatazken kudeaketa

Komunitatearen sorrera. Nola sortu komunitatea. Saretzearen eta lurraldean sustraitzearen

Arlo laborala eta finantzarioa. Finantzazio bideak

 

   Oharra: goizeko saioak tutoretza-lanak egiteko konpromisoa hartu nahi duten pertsonei zuzenduta daude soilik.

Izena emateko epea zabalik dago eta eskaerak irailaren 23ko 12:00ak arte bidal daitezke, esteka honetan eskuragarri dagoen formularioa betez.


Zerrendara itzuli

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo