AGENDA

2023ko Pirinioko Topaketak


2023
24-26
MAR
Otsagabia, Erronkari eta Nagore

Udaberrian Otsagabian, Erronkarin eta Nagoren 2023KO PIRINIOKO TOPAKETAK izango dira.  Martxoaren 24, 25 eta 26an, lurraldean egiten ari diren proiektu eta lanen berri emango dute Pirinoko Mahaiak eta GU PIRINIOko lurralde teknikariak Pirinioko Planaren inguruan.

AnclaHelburu nagusia landa eremuko errealitatea isladatzea, despopulazioaren aurkako borrokan egindako jarduerak ezagutzea eta lurraldearen aukeren eta potentzialaren inguruko inpresioak trukatzea ere. Elkarlanerako giroak hobetzeko, egun hauetan, enpresek, autonomoek, taldeek, herritarrek eta familiek euren arteko harremana sustatzeko aukera izango dute lurraldean egokien bizi ahal izateko.

Topaketak igandean amaituko dira azoka batekin non kultura eta tokiko produktuetan oinarritutako elkarrizketa foroak sustatzeko hainbat jarduera izango dira.

AnclaTopaketa hauek ospatzeko, ezinbestekoa da Pirinioan bizi diren pertsona guztien parte hartzea. Hori dela eta, antolatu ditugun atal ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Senti zaitez libre eta parte hartu saltsa honetan!

Programa deskargatu

Zer sukaldatzen da Pirinioan?

MARTXOAK 24 OSTIRALA. OTSAGABIA.

  • 11:00 - 14:30 Lehen sektorearen, ostalaritzaren eta merkataritzaren arteko topaketa profesionalak.

Izena eman

 

MARTXOAK 24 OSTIRALA. OTSAGABIA.

  • 17:00 - 20:00 Networking Pirinioko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikien artean.
  • 20:00 Triki-poteoa

Izena eman

 

Pirinioko osagaiak

MARTXOAK 25 LARUNBATA. ERRONKARIKO ESKOLA ZAHARRA.

  • 10:00 Irekiera instituzionala.
  • 10:30 Lurraldearen gertakizun nagusiak despopulatzearen aurkako borrokan.
  • 11:00 Kofi - txokoak
    • Lurraldean egindako esperientzien aurkezpena: zer ari gara egiten?
    • Lan-mahaiak kafea hartzen: zer behar du jendeak Pirinioan bizitzeko?
    • Lan-mahaietan ateratako ondorioen aurkezpena.
  • 13:45 Itxiera instituzionala.

Izena eman

 

Plater nagusiak dastatzen

IGANDEA:  MARTXOAK 26. AZOKA ETA EKINTZAK NAGOREN.

  • 10:00 Ongietorria: dantzariak, erraldoiak eta txistulariak. Plazan.
  • 10:30 Azokaren hasiera. Pilotalekuaren ondoko zelaigunean.
  • 11:00 Adin guztietarako jarduerak: antzinako jolasak, pintura-tailerra, tik-tok jarduera…) Frontoiaren ondoko zelaigunean.
  • 11.00 Pirinioko pilotarien erakustaldia: xare eta pala gomazko partidak. Pilotalekuan.
  • 14:30 Itxiera.

* AUTOBUSA 8:30 Irteera: Izaba, Urzainki, Erronkari, Burgi, Nabaskoze, Galoze, Izize, Gorza, Espartza Zaraitzu, Orontze, Ezcaroze, Eaurta, Abaurreagaina, Garaioa, Aribe, Garralda, Oladea, Orotz-Betelu, Nagore.
Itzulera 14:30ak aldera, Nagoretik irteera.

Autobusean plaza erreserbatzea

 

* OHARRA: AUTOBUS ZERBITZUA MARTXAN JARTZEKO PERTSONA KOPURU ZEHATZEN ESKAERA IZAN BEHAR DUGU.

VOLVER

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo