Udaberrian Otsagabian, Erronkarin eta Nagoren 2023KO PIRINIOKO TOPAKETAK izango dira. Martxoaren 24, 25 eta 26an, lurraldean egiten ari diren proiektu eta lanen berri emango dute Pirinoko Mahaiak eta GU PIRINIOko lurralde teknikariak Pirinioko Planaren inguruan.
AnclaHelburu nagusia landa eremuko errealitatea isladatzea, despopulazioaren aurkako borrokan egindako jarduerak ezagutzea eta lurraldearen aukeren eta potentzialaren inguruko inpresioak trukatzea ere. Elkarlanerako giroak hobetzeko, egun hauetan, enpresek, autonomoek, taldeek, herritarrek eta familiek euren arteko harremana sustatzeko aukera izango dute lurraldean egokien bizi ahal izateko.
Topaketak igandean amaituko dira azoka batekin non kultura eta tokiko produktuetan oinarritutako elkarrizketa foroak sustatzeko hainbat jarduera izango dira.
AnclaTopaketa hauek ospatzeko, ezinbestekoa da Pirinioan bizi diren pertsona guztien parte hartzea. Hori dela eta, antolatu ditugun atal ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Senti zaitez libre eta parte hartu saltsa honetan!
MARTXOAK 24 OSTIRALA. OTSAGABIA.
MARTXOAK 24 OSTIRALA. OTSAGABIA.
MARTXOAK 25 LARUNBATA. ERRONKARIKO ESKOLA ZAHARRA.
IGANDEA: MARTXOAK 26. AZOKA ETA EKINTZAK NAGOREN.
* AUTOBUSA 8:30 Irteera: Izaba, Urzainki, Erronkari, Burgi, Nabaskoze, Galoze, Izize, Gorza, Espartza Zaraitzu, Orontze, Ezcaroze, Eaurta, Abaurreagaina, Garaioa, Aribe, Garralda, Oladea, Orotz-Betelu, Nagore.
Itzulera 14:30ak aldera, Nagoretik irteera.
Autobusean plaza erreserbatzea
* OHARRA: AUTOBUS ZERBITZUA MARTXAN JARTZEKO PERTSONA KOPURU ZEHATZEN ESKAERA IZAN BEHAR DUGU.